"Txikota" eta "esku"
Sarearen poltsari Ondarroan "txikota" esaten zaio. Arraina bertan geratzen da, gainerako sareak gorantz egiten duenean. Atal horretako haria lodiagoa izaten zen eta maila txikiagoa. Beste alderdiari "esku" esaten zaio.
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko otsailaren 24a
- Iraupena: 0:00:51
- Erref: OND-014/018
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Itsasoa » Lehorreko lanak » Sare-konpontzaileak
Transkripzioa
-eta gero hori, sarien boltsak edo zertzuk izaten zien?
-“txikota”, boltsi, boltsiai “txikota” esaten gakon hamen
-a bale
-arraiñe sartzen danin eitten da toki batea jun beste altza eitten danetik eta ha da “txikota” eta beste alderdixe ba “esku”.
-eta hori txikota zelan […]?
-hori ixaten zan lodixaua eta malli be txikixaua, malli be txikitxua gatxaua konpontzeko txiki-txikixe, eta lodixau be bai
-eta “esku” zer zan?
-“esku” beste aldierdixe. Osea, hau da /hau de/ sari ezta? hau partiau da txikota totuaua ta beste alderdixe guzti ba esku, Gero tranpillak, kortxu eta goiburuk eta hori, hoixe eukan, horretxe da sari.
Egilea(k): Aitor Bedialauneta (Ondarroa BHI)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!