Nylona frantziarrek ekarri zuten
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-014-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Sareak hasieran harizkoak ziren, gero heldu zen nylona, berak 22 urte zituela-edo. Nylona frantziarrek ekarri zuten. Nylona sekula ez da usteltzen, hori da abantaila.
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko otsailaren 24a
- Iraupena: 0:01:26
- Erref: OND-014/017
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Itsasoa » Lehorreko lanak » Sare-konpontzaileak
Transkripzioa
-eta lehen esan dozu /esanzu/ harizkoak zirela sarak
-bai
-eta gero ze etorri zan gero nylona?
-nylona, nylona
-algodoie edo?
-ez ez harizku eta algodoi bat da, bat da harixe eta algodoi bat da.
-eta gero…
-nylona gero.
-eta hori noiz etorri zan edo hasi izan…
-ez dakit /eztai/ ba… Elu hasi zanin harizkuk zin ondiokan.
-Gizonak: […]
-nik hamazazpi, hamazortzi, hemeretzi, hogei urte neukala harizkuk zin ondiokan . Frantsesak etorri zin… biajantik lehelengo nylona gure etxea. Ba ordun ez dakat, hogetabi urte edo eukiko neban horrek frantsezok etorten zinek ? bai etxe zaharrea etorten zin eta.
- Gizonak: […]
-bai frantsesak biajantik etorri zin eta nobedadi zan da nylonak, nobedadi. Gero klaro hamen be… baiñe lehelengo frantsesak hasi zin nylonak eta horrek eitten.
-eta manejateko errezaua zan edo?
-antzeraku e antzeraku, antzeraku
-eta ze diferentzi egon zan, bat usteldu eitten zala eta besti ez?
-bai harixe bustixe bara denbora pasau ta eitten da apurtu ta usteldu, usteldu. Baiñe nylona sekule ez da /ezta/ usteltzen horregaittik da hori bentaji, bentaji kruela gaiñea topa zan.
Egilea(k): Aitor Bedialauneta (Ondarroa BHI)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!