Arraina kontserbatzeko izotza
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-012-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gerra aurrean, 1932an, arrasterako itsasontzi bikoteak sortu ziren Ondarroan. Orduan, ez zen izotzik eta eguneko arraina saltzen zen. Gerra ondorenean, herrian izotz lantegiak sortu ziren, eta segidan, itsasontzietan hozkailuak jartzen hasi ziren.
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko otsailaren 23a
- Iraupena: 0:01:29
- Erref: OND-012/021
- Kodifikatzailea: Ainitze Oruesagasti
- Gaia(k): Itsasoa » Lan-tresnak eta azpiegiturak » Ontzi-motak , Itsasoa » Lehorreko lanak » Lehorreko lanak
Transkripzioa
- Patxi: Bueno, ba, hor, gerra aurrin, 32xan sortu zin lelengoko arrastero parejak. Eta, ordun, ba, ez euan izotzik hasi zinin. Eta eitten zin /etxezin/ jun hurrea, eta iluntzin porture etorri; eguneko arraiñe saltzen zan. Ta hortxe, hor 32xan hasi eta 34an, hor hasi zan portun ipini eben... izotz fabriki epini eben.
- Jesus: Pedro Kortazarrrek hamen nox euki eban ba?
- Patxi: Aurretik euki eban hor.
- Jesus: Horixe ba!
- Patxi: Bai, baiñe...
- Jesus: Geure aurrin.
- Patxi: Bai euki eban hor, baiñe gero be euki eban.
- Jesus: Sozixu [...].
- Patxi: Gero, han portun euala, honek etxitako, bai.
- Jesus: Sozixuk, sozixuk gero.
- Patxi: Bai. Eta honek etxitako eta kafetako-eta saltzen eban hori.
- Jesus: Geure etxe aurrin euan. Eta eitten eban limonadak-eta eitten eban /etxeban/ eta jela [...].
- Patxi: Bueno, baiñe gero izotza hortxe gerra aurretxun hasi zan eta batez be reboluziñoi izan zan gerra ondoren hasi zanin, hor geldik egon eta gero. Ta ordun izotza fabrika bat ein zan hamen eta gero denporiaz beste fabrika bat; izotz fabrikak egon zin, izotza bertan eitten zana, eta txalopak [hortxe] hartzen eben izotza. Eta gero hortik hasi zin laster baten neberak eitten txalopa barrun, ze hamen eruten eben izotza eta gero eruten eben txalopan hantxe botata egun bateako edo egun birako; [bixaramun ...] zin izotza [...] porture sartzea.
- Jesus: [...] 30-40 [tonalata ] , 30 40 [tonalata].
- Patxi: Eta gero itsosun egunak eitteko ein eben kabida bat eeee...
- Jesus: Neberi, neberi [...].
- Patxi: Portun ee... txalopiai neberi esaten gakon kabida bat eta hantxe sartzen eben izotza; hermetikamente itxi eta egunetako egoten zan.
- Jesus: Gu hillebeteako-ta juten giñan lez, ba, 30-40 [tonalata] ure... edo... hori, izotza. Izotzak. Eitten [zakon] arraiñe bota kajetan eta hamentxe preparaten dan morun baiñe bertan preparaten zan gero.
- Patxi: Gero urte asko...
Egilea(k): Julen Outeiral (Ondarroa BHI)






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!