Lekeitio (Bizkaia)

"Kosteroak"

"Kosteroak" <p>Sasoirik onenean 32-33 enbarkazio ezagutu zituen Luisek. "Kosteroak", kargadunak, sei-zazpi bat zeuden: Asturiasko ikatza, Aulestiko minerala, Asturiasko sagardorako sagarrak... garraiatzen ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-030-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Sasoirik onenean 32-33 enbarkazio ezagutu zituen Luisek. "Kosteroak", kargadunak, sei-zazpi bat zeuden: Asturiasko ikatza, Aulestiko minerala, Asturiasko sagardorako sagarrak... garraiatzen ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zuk zenbat motor ta zenbat bapore ezagutu zenduzan Lekitton sasoirik onenian?
- Sasorik onenian hogeta hamabi-hogeta hamahiru enbarkaziño euazan, bete-bete eindda euan portua ta gero eoten zirian, bueno harek arrastekuak arin jun zirian, sei pareja arrastero eoten zirian, arrasteruak eoten zirian harek: Ta gero kosteruak, kosteruak eoten zirian sei-zazpi kostero hor, kosteruak eitten eben /etxeben/ biharra ba, hau kargia, kargero jeneral modura ibiltxen zirian, on bai, kosteruak zirian ehun tonelada ehun ta berrogei gehidxen eukenak eruten eben, igual apeak. Apeiak kargaten zan hamen, harako, hor Asturiaserako, miñetarako ta orduan apeiak zan gehidxena, eruten eben, ikatza handik ekarten eben hona, ta hamen Allustiko (Aulestiko) hor be hortixik be miña bat, hor be mineral pixkat ataraten zan, ha be eruten eben ta, ta sagarra kargaten zan, sagarra hamen sagar asko euanin be, sagarra Asturiaserako kargaten eben-ta.
- A bai? Sagardoentzako?
- Bai, sagardoentzat bai, Juakin Erdozia hamen, Erdoizia, honen aittittak, erosten eban sagarra hamen hango, Karrantzako morro bateaz etten eban horko Burgosen partetik zetorren e, Karrantzako sagar guztik batzen eben zakutan ta horrek baba-zako handidxetan, larogei killoko zakua, holakoxia beteta eruten ebezen, zakuak, horretxek hirorogeta hamar larogei holako barkuak beteta juten zirian. Kubierta gane guztia, hara Asturiasera ta Kijon edo Avilés-edo. Han problemia, Euskal Herridxan asko euanin sagarra han gitxi esaten dabe, ta han zanin asko ba hamen gutxi, porke Euskal Herridxak sagar asko euki dau, ontxe galduta, hamengo sagar guztik usteldu ein zirian, jaon barik ondo, ta dana sagastidxa, hamen euan dana sagastidxa, lehen […] ezer be, horixe galdu gendun sagardauak eta danak.

Egilea(k): Mikel Etxebarria (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia