Luis Urizar Murelaga Zirillo
Lekeitio (Bizkaia) (1933)
Biografia
Dendari kalean jaio eta bizi zen, ezkontzerakoan Bergara kalera joan arte. Gurasoak ere lekeitiarrak zituen, itsas mundukoak: aita arrantzalea eta ama kanabako langilea eta moilako janari-denda bateko dendaria. Hamahiru urterekin eskola utzi eta letoigintzan (latonerian) hasi zen lanean 14rekin itsasora joan aurretik: txibitan, bisigutan, antxoatan zein atunetan aritutakoa. Afrikako hainbat herrialdetan ibilitakoa da, eta beste lekeitiar asko bezala lau aldiz Dakarrera joandakoa. Erretiratu aurreko urteak sukaldari-maiordomo legez ibili zen merkataritza-ontzian.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
LEK-030 | 2010 | Lekeitioko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
LEK-031 | 2010 | Lekeitioko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute