Hondarribia (Gipuzkoa)

14 urterekin hasi zen itsasoan lanean

14 urterekin hasi zen itsasoan lanean <p>Bere senideek lehenbizi baporea izan zuten eta ondoren motorra. 14 urtetik aurrera itsasoan lanean hasi zen familiaren ontzian .</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bere senideek lehenbizi baporea izan zuten eta ondoren motorra. 14 urtetik aurrera itsasoan lanean hasi zen familiaren ontzian .

Transkripzioa

-Eta zure aita hona etorri zanian zer egiten zun? Arrantzalia zan edo zertan egiten zun lan?
-Ez, ez, ez. Zera, marinan, Donostiyan zerbitu zuen, eta gero honuntz, gero gurasuak, andrian aldetikan, zea, anaiak eta zera in zuten hartu. Ta gero Hondarbikuk ere bai, hartu ta, behin bateko bajoriak edo hola ibiltzen zien! Baforiak.
-Baforiak.
-Bai. Pues han ibiltzen zen, arrantzan. Ta gero, bajore huraiek, zahartzean, eitten zuten kendu. Kendu in zuten. Ta gero jartu ziren “a base de” motorra. Motorrakin. Eta zuten, gerra miño lehenago, motorra, hamalauko zera, zaldikua. Eta ibiltzen geren familia guztiya han, ya kozkortu, hamalau urtetik hasi nitzen itsasuan. Hamalau urtetan, klaro, “uain baduk saoia, ta guazen, itsasuan hasi bihar duk”.
-Hamalu urtekin.
-Bai. Sartu gure barkuan, eta gero zerkua, zerku horiyek txikiyago zien, hor ehun bat metro baldin baziren, haundiyena, eta han ibiltzen geren.
-Antxoatan?
-Bai. Eta gero, sartzen garen, sartu dugu saria, eta martxa, itsasora. Hurrengo goizian, seirak aldera-edo, andare. Erne, erne! Aitak, aitak, brankan jartzen geren tente, ekusteko arraiak non saltatzen zuen, o txoriyak ze itten zuten…

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia