Getaria (Gipuzkoa)

Arrantzako prozesua urratsez urrats

Arrantzako prozesua urratsez urrats Tostartekoen lan-banaketa; normalean bakoitzak bere lan finkoa izaten zuen. Itsasontziaren aurrean joaten zenak agintzen zuen sarea noiz bota uretara eta besteak prest egoten ziren. "Erria!" esan eta sarea botatzen zuten. Ontzia bueltan joaten zen eta gero makinilarekin sarea azpitik itxi egiten zen. Sarea eskuz jasotzen zen tiraka eta gorantz egin ahal ikusten zen zenbat arrain harrapatu zen. Txardanguarekin poltsa egiten zen eta bi zalabardorekin palketara (kaxa antzekoetara) husten zen arraina. Arrain asko zegoenean [munduak] erabiltzen ziren, salabardoa beheraino ez zen iristen eta. Maniobra osoa egiten ordubete inguru behar izaten zen. "Etxada" batean nahikoa bilduz gero portura joan eta benta zabaldu arte zain egoten ziren arraina saltzeko. Erabiltzen ziren neurriak arrua (20 kilo) eta kintala (50 kilo) (atunetan) izaten ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GET-003-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Tostartekoen lan-banaketa; normalean bakoitzak bere lan finkoa izaten zuen. Itsasontziaren aurrean joaten zenak agintzen zuen sarea noiz bota uretara eta besteak prest egoten ziren. "Erria!" esan eta sarea botatzen zuten. Ontzia bueltan joaten zen eta gero makinilarekin sarea azpitik itxi egiten zen. Sarea eskuz jasotzen zen tiraka eta gorantz egin ahal ikusten zen zenbat arrain harrapatu zen. Txardanguarekin poltsa egiten zen eta bi zalabardorekin palketara (kaxa antzekoetara) husten zen arraina. Arrain asko zegoenean [munduak] erabiltzen ziren, salabardoa beheraino ez zen iristen eta. Maniobra osoa egiten ordubete inguru behar izaten zen. "Etxada" batean nahikoa bilduz gero portura joan eta benta zabaldu arte zain egoten ziren arraina saltzeko. Erabiltzen ziren neurriak arrua (20 kilo) eta kintala (50 kilo) (atunetan) izaten ziren.

Transkripzioa

Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu nahi al duzu?

Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia