Getaria (Gipuzkoa)

Bisigutako arrantza eta tretza-betetzea

Bisigutako arrantza eta tretza-betetzea Bisigutako arrantza ere ezagutu zuen. Hala ere, berak lehorreko lana egiten zuen gehienetan. Bisigutako arrantzarako tretzak egin behar izaten ziren eta berari lan hori egokitzen zitzaion. Ontzi bakoitzak bi aparejo zituen, bata itsasoan eta bestea lehorrean. Ontzi bakoitzean 8.000 amu inguru. Egunero-egunero amu guztiak prestatu behar ziren, hurrengo egunerako. Tretzak ere eurak egiten zituzten. Tretzen egitura eta zatiak ere azaltzen ditu, eta tretzak nola egiten ziren. Tretzak egin ondoren, amuan antxoa jarri eta tretzaolan jartzen ziren. Tretzaola bakoitzean 300 amu inguru. Herriko jaietan ere konpetizioak egiten ziren, ea nork azkarren egin. Bisigutako arrantza neguan izaten da, azarotik urtarrilera. Otsailerako antxoa hasten zen. Bisigutako arrantza baino lehenago ere antxoa hartu behar izaten zen, gero bisigutan erabiltzeko.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GET-021-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bisigutako arrantza ere ezagutu zuen. Hala ere, berak lehorreko lana egiten zuen gehienetan. Bisigutako arrantzarako tretzak egin behar izaten ziren eta berari lan hori egokitzen zitzaion. Ontzi bakoitzak bi aparejo zituen, bata itsasoan eta bestea lehorrean. Ontzi bakoitzean 8.000 amu inguru. Egunero-egunero amu guztiak prestatu behar ziren, hurrengo egunerako. Tretzak ere eurak egiten zituzten. Tretzen egitura eta zatiak ere azaltzen ditu, eta tretzak nola egiten ziren. Tretzak egin ondoren, amuan antxoa jarri eta tretzaolan jartzen ziren. Tretzaola bakoitzean 300 amu inguru. Herriko jaietan ere konpetizioak egiten ziren, ea nork azkarren egin. Bisigutako arrantza neguan izaten da, azarotik urtarrilera. Otsailerako antxoa hasten zen. Bisigutako arrantza baino lehenago ere antxoa hartu behar izaten zen, gero bisigutan erabiltzeko.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta bixigutako arrantza ezagutu zenun?
-Bai! Ibili gutxi ein nai. Ni, orduan, lau lagun, sotuan gelditu ber izaten zuen. Lenbizi in ber izaten gendun setienbrian edo holako antxua ein.
-Harrapatu?
-Harrapatu. Hura gazitu, ura zeatu, salatu, eta geo norbeak ein trezak. Trezak. Treza deitzen dia horik. Treza bakoitzak ehun ta hirurogeita hamar amo, hirurogeita hamar amo, berrogeita hamar treza, berrogeita zortzi, berrogeita hamabost, ta orduan juten zian han zortzi-hamar gizon, ta beste sei-lau-bost geatzen zian lehorrian. Porke ein ber izaten zian bete hayek.
-Egunero-egunero?
-Egunero-egunero bete.
-Bete ta askatu ere bai trezak? Aurreko egunekuak edo ya garbi etortzen zian?
-Geidxenak garbi etortzen zian, geidxenak garbi etortzen zian. Azkenea behintzat amua ere gutxitu ein zan, ta arrazo sartzen zan, ta garbiyo [...]. Asi ke apajo bat itxasuan ta beste apajo bat lehorrian.
-Eta esan dezu ehun ta hirurogeita hamar amu?
-Ehun ta hirurogei ta hamar, ehun ta hirurogeitamabost, ehun ta larogei.
-Treza bakoitza.
-Treza bakoitza.
-Ta zenbat treza ibiltzen zian?
-Berrogeita hamar.
-Guztira orduan, zortzi milla...?
-Ba, zortzi milla amo. Oain motor txiki batek ibiltzen txu zortzi milla amo.
-Eta lehorreko lana, zein izaten zan orduan? Goizian izaten zan o gabian, trezak [...] Ta...?
-Ez, ez. Segun ze ekipo zeon. Gizona’re, askotan daneako ez huan gizonik izaten, ta orduan trezak itxian bete’re bai. Famili askoek, dozena bat trezo hartu ta, ama-alabak o... Baiña guk, ni lehorrean goizeko hirutan hasi ta hamarrak aldea arte edo hola.
-Goizian beti?
-Beti goizian. Ta gero bafora etortzen zanian, baldin bazeon... Ta geo iten huan puskatu, ta hayek konpondu, arreglatu . . .
-Gero egunian’e . . .
-Egunian’e lana eoten huan.
-Deskargatzen ta . . .
-Deskargatzen lan gutxi izaten huan orduan. Bost peztan bixigua.
-Eta trezak eta, zuek egindakuak ziran?
-Bai, bai, bai. Gizon bakoitzai ematen zitzakon fabrikatik etorrita bezela [rollotikan] ta sokak, honenbeste amu, ta geo txanpela. Txanpela dek “puntera”. Treza juten dek hola, hauxe huan neurriya, amotik amoa, ez? Hamen amo bat, hamen bestia, ta hamengua izaten dek, ba, zenbat izaten dek ba, zentimetroko holako soka, soka, ta geo beste erdiya, meheua, jaten duna, meheua.
-Hori da?
-Txanpela, txanpela.
-Eta trezak orduan egiteko, soka hartu eta txanpela...
-Sokai, sokai lehenbizi, bihurridxa kendu uno por uno. Bihurriya, bihurridxa fabrikatik ekartzen du. Bihurridxa kendu, eta tiratu, trezak in. Ez huan zailla iten. [...] lehenbizi amua jo, amua jo. Amotan honelako zea jarri, “puntera” hori jarri, holakoxia, hauxe. Geo koapilua in, porke zean, bestela korritu eiten zian. Orduan, silla batian, silla... Tiraan’e bai, bestela sillan jarri, amarra muturrak eta da! Honenbestian. Da! Sillai. Ta firme eiten zuenian amarra zeatu, amarra zeatu, amua zeatu...
-Lotu?
-Lotu zeai. Bea, amo bea ez e! Amu bea lotu. Amua lotua zeok, amuai buelta bat eman, han jarri, ta bueltak eman, bueltaka, bueltaka, bueltaka... Iten zanian, holako txotxa hartu, San Antongo mendira junda, txotxak ekarri, ta hura han sartu, banaka-banaka, to ordun gelditzen huan honela apajua.
-Amua bertan?
-Amua sartu, sartu, sartu, sartu, eta gelditzen huan honela.
-Amua goyan?
Amua goian, eta apajua hola. Geo, hamen jartzen huan, harriya jartzen uan gaiñian, hemen maya, antxua eta geo, zea, trexaola. Trexaola. “cincuenta por cuarenta” o hola, ta da! Hamendikan, antxua hartu ta bete ta jarri, hartu ta bete ta jarri. Banaka-banaka. Bakoitzian, trexaol bakoitzian, bi bi bi bi apajo.
-Bi apajo? Hirurehun bat amo?
-Bai, hirurehun bat amo, bai. Ta geo eiten hitun konkursuak eiten hituan, zein azkarro, herriko festa zea izaten huan ta.
-Bai e? Herriko festetan hori?
-Bai.
-Eta zuen artian’e bai igual, ez?
-Bai, beno, guk guren artian bagiñakigun zein giñan onak.
-Eta esan dezu tripulaziyo bakoitzian lau-bost...?
-Bai, lau-bost bai. Edo hiru. Hiru behintzat gutxienez.
-Bai, ze hori lana izango da, ezta?
-Bai, batzuek ohitu gabiak eta, gu mutil koxkorretatik ohitu giñun, gu azkar xamarrak giñuan... Baiña batzuk nahio izaten zien itsasoan denboaletan neguan, trezak betetzen eon baiño. Nik ez.
-Gaiñea, bixigutako arrantzak neguan eta izaten zian.
-Negua, negua, negu purua.
-Eta zu orduan bixigutan ez ziñan ibili. Itsasuan eta...
-Ez, ni beti lehorrian, beti.
-Eta hori, bixigutakua noiz izaten zan? Ze garaitan izaten zan?
-Ze garaitan? Nobienbre, nobienbretik eneroa, San Antonak pasa, ta febreroako behintzet ya antxoata
-Baiña esan dezu bixigutako’re, antxua leheno harrapatzen zala.
-Leno harrapatu, geo gazitu, gazitu, geo aroma emateko pixkat gustua... Honbre! Harek ez hitun tontuak e! Esto, zea sartzen zitxakon erramua.
-Erramua e?
-Erramua.
-Antxuak...?
-Usaya hartzeko! Usaya hartu deilla erramuena.
-Bixiguai erramua gustatzen zayo?
-Erramua, bai.
-Eta, bestela, antxua bizirik eta harrapatzen zan edo?
-Bizirik? Oso bizirik.
-Ez, ez, baiño bizirik, gorde bizirik?
-Ez, ez, hori, hori... “el año cincuenta y cinco, cincuenta cincuenta y cinco”... Ba nik hamalu urte nitunian edo hola hasi hituan.

Egilea(k): Jesus Iribar

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia