Getaria (Gipuzkoa)

Itsasoko txoriak: gabaiak, kaioak...

Itsasoko txoriak: gabaiak, kaioak... Arrantzarako txoriak ere garrantzitsuak ziren: kaioak, pardelak edo gabaiak... Gabaiak, batez ere atunetarako dira onak. Gabaia dagoen tokian atuna izaten da gehienetan. Gabaiak eta martinak antzekoak dira, baina ez berdin-berdinak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GET-021-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Arrantzarako txoriak ere garrantzitsuak ziren: kaioak, pardelak edo gabaiak... Gabaiak, batez ere atunetarako dira onak. Gabaia dagoen tokian atuna izaten da gehienetan. Gabaiak eta martinak antzekoak dira, baina ez berdin-berdinak.

Transkripzioa

-Eta esan dezu txoriai segika ere bai.
-Bai. Klaro.
-Ta? Ze txori izaten dia?
-Txoriya, hemengo txoriya, ze esaten da? Kayua esaten diyou; kayua, kayo txikidxa. Ta bestela, zea, nola izena du…?
-Gabaiak o…?
-Gabadxa, pardela.
-Pardela?
-Pardela. Batzuek gabadxa deitzen diyoe, bestiak pardela… hori atunetako hobia da, e?
-Antxuetako ez?
-Bai, antxuetako… baiña ez, pardeletan, zean ta bai, udaan ta bai. Hori geyenbat atunekin ta ibiltzen da. Atunak nola altxatu eiten duan zea, izurdia bezela, berdin-berdin. Atunek jan ber dunian, antxuek igesi iten du gora, ta orduan pardelak...
-Gabaidxa o martiña, o nola esaten dezue?
-Bueno, bat da martin txikiya, ta bestia gabadxa. Igualtzuak dia, baiña diferentiak dia. Batzuek hega due gelditu gabia, ta gabayak du ibili ta zea, zea juten dana.

Egilea(k): Jesus Iribar

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia