Dima (Bizkaia)

Lehen putzu gehiago eta zomorro gehiago

Lehen putzu gehiago eta zomorro gehiago <p>Zomorrro asko galdu dira lehendik, lehen putzu gehiago zeudelako. Lehen igelak kantuan entzuten ziren, baina gaur egun ez. Zomorroei lokatzatan egotea gustatzen zaie, eta putzuak desagertzean (lehortzean) asko galdu egin dira.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DIM-001-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Zomorrro asko galdu dira lehendik, lehen putzu gehiago zeudelako. Lehen igelak kantuan entzuten ziren, baina gaur egun ez. Zomorroei lokatzatan egotea gustatzen zaie, eta putzuak desagertzean (lehortzean) asko galdu egin dira.

Transkripzioa

-Asko aldatu da, animaliak eta mamarruak-eta asko aldatu dira?
-Bai asko aldatu da.
-Bai?
-Bai. Eske lehenao pozuek-eta egoten zien honetan, txarkoak-eta; oin ez dau txarkorik bez, oin ez dau ezer ta. Sano aldatu da hori. Lehenao hemen ranea, txubelazue-ta, kantetan geubean, goxean kantetan txarkoan paraute; oin ez da entzuten, oin ez da entzuten.
-Gehien aldatu dana zer da?
-Hori aldatu ba aldatu, pozuek-eta kendu ein diez ta, pozuek eta kendu ditue, ze horrek gure iziten deure lupetza. Zuk esango dozu /esangozu/ mamarroak, gustetan jako lupetza. Hori oin be iturritan-ta, egoten da iturri eta iturrik dauzen lekuen-ta, tuberien be sartzean da hori, horrek korridu eiten deu, tuberien artean korridu eiten deu, eta lupetza bigun dauen lekuen hor egoten diez oin be, baia gitxi ikusten da, gitxi ikusten da, ez da ukusten, lehenaoko moduen e, lehenao bai, lehenao nahiñon ikusten ziren, esku artean beti; oiñ ez da ukusten holakorik.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia