Ondarroa (Bizkaia)

Baxuran soldadutza arte, gero arrastrean

Baxuran soldadutza arte, gero arrastrean <p>Gaztetan baxuran ibili ohi ziren soldadutzara joan arte. Jesusek dio oso lan txarra zela arrastrea. Hogei urterekin joaten ziren soldadu, Marinara, kostakoak izateagatik, lehorrekoak baino urtebete lehenago.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-011-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gaztetan baxuran ibili ohi ziren soldadutzara joan arte. Jesusek dio oso lan txarra zela arrastrea. Hogei urterekin joaten ziren soldadu, Marinara, kostakoak izateagatik, lehorrekoak baino urtebete lehenago.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Patxi: Lelengoko urtik ein doguz bajuran. Bajuran esaten gako ba portutik hurrin ibiltxen dizenai, antxoi ta atune ta horretxek.
- Jesus: Arrain txikixak dazen morukoxik hamen, gu, handixak gitxi euazen, Tobaneku eta hiru lau euazen bakarrik hamen.
- Patxi: Eta gero beste sistemi euan ba arrastea, arrastin eitxen eben txalopak handixauak, sari ordun arrastaka eruten (e)ben.
- Jesus: Zirezko erropak be eskasak euazen ordun. Zer zan? “aceite lineza”z einddakuk, peaten zinak-eta.
- Patxi: Zirezko erropak ixaten zin.
- Jesus: Ordun itsosun ibiltxi, bueno ni baiño arrastan gehixa ibili danik Ondarrun ez da nire edadekoik, ni “en el año”. berrogeta zazpixan jun nitxan itsosa, en ” el año cuarenta y siete” arrastea, handik eta jubila artin berrogeta piku urte itxosan arrastin egin dotxuaz nik hamen. On itxosun ibiltxi arrastan glorixe da ordun aldin, Manuel Etxeberria baten ta…
- Beti arrastran ibili za orduen, beti arrastran?
- Patxi: Arrastean.
- Jesus: Txikitxaz lehelengo lau urtin oo ibili nitxan bajuran, baiñe gero arrastran hasi nitxanin ya...
- Patxi: Gaztetan normala zan ba ibiltxi hortxe bajuran ibiltxi hor, ez? bajuran ibiltxi. Eta gitxi bat gorabehera soldautza arte edo ez. Ze soldautzako beti eukitxen gendun konpromisu, ba behartute geuazen soldautza hogei urteaz juti, ezta ba? Arrantzalik izaneran itsosukuk izaneran, Marina juten giñan soldautza eta lehorrea, baiño urtebete lehenaua juten giñan soldautza. Ordun, hemeretzi urte betetzen gendun urtin, kajan sartzen giñan hori da aseguraten gatxuen ba soldautzako, eta ez giñan apartea bakaillauta eta apartea extranjexa eta iñoa jun. Eta gerokun sorteu eitxen eben ta ba, ba hor hogei beteten gendun urtin juten giñan, lau reenplaso eoten giñan eta lelengokun, bigarrenin, hirugarrenin, laugarrenin, ba soldautza juten giñan. Ta asko arrastea ezin juten soldautzi ein arte. Gero soldautzi einddakun ba neu be orduntxe jun nitxan arrastea eta hau be bai, igual lehentxua be bai..
- Jesus: Hemeretzi barik hogeigarren urti pasata jun nitzan. Zeatxik? Gerta zalako ordun fetxi euan niri urten dostanin /urtestanin/ hogeta beatzi eguneako, martxo bi.
- Patxi: Soldadutzara joateko.
- Jesus: Baiñe bolik urten eban, esan dogun modun [...], hogeta hamarrak urten eban bolik, hogetamarretik “a partir de treinta marzo, atrás” hareek zin lelenguk, baiñe gu azkanak giñanez, jun gian hogei urte pasata soldautza, baiñe etorri buelta eindde gero ixe hogeta hiru urteaz urte bi pasau eindde.

Egilea(k): Xabier Iparragirre Santiso (Ondarroa BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia