Ondarroa (Bizkaia)

Beldurraren erlijioa bizi izan dute

Beldurraren erlijioa bizi izan dute Eskola erdaraz zen eta ez zuten ezer ulertzen. Gerra aurretik dotrina euskaraz ikasi zuten, baina ostean erdaraz ikastera derrigortu zituzten. Behartuta joaten ziren eskolara. "Beldurraren erlijioa" bizi izan dute. Eskolara gustura joate hori ikastolak sortu zuen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-011-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Eskola erdaraz zen eta ez zuten ezer ulertzen. Gerra aurretik dotrina euskaraz ikasi zuten, baina ostean erdaraz ikastera derrigortu zituzten. Behartuta joaten ziren eskolara. "Beldurraren erlijioa" bizi izan dute. Eskolara gustura joate hori ikastolak sortu zuen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eskolara gustora joaten ziñien?
-Dana erderaz. Eta tutik enteretan ez, ixebez! Belarrixeko zaratie balitz... Dotriñan be bai lelengo euskeri [inponidu oskun]. Ta gero ein oskun, erderaz sartu [...] guri. Komuniua in biher [nunin], lelengo dotriña txikixe zan eta [dotriña] handixe. Euskeraz ikasi gendun. Ta gero inponidu oskun dotriña txikixe ta handixe erderaz. Hoixe inponidu oskun guri.
-Ba gustora ez giñan juten, behartute juten giñan. Ez geunkan beste irteerarik eta jun in biher. Ze ordun guk euki dou, erlijiñoia euki dou... Nik "bildurrezko erlijiñoia" esaten dotsat horri.Erlijiñoia euki dou beti, ba "hau itten bozuen pekatu re /da/ eta pekatun [iltten bazazie] inpreñure jungo zaze, ta sutan erreko zaze inpreñun, eta holako gauzak zien. Eta ordun derrigorrin jun biher giñan eskolaa, juten giñan derrigorrin. Honek esan dabena, danak zien erdaldunak, eta guk erderaz ez genkixen izebe. Ta gero ein biher izaten gendun han ikasten genduna burun sartu, graba burun; graba itten gendun. Eta ez gendun ulertzen izebez. Hoixe zan gure eskolie. Handik eta itxesora jun arte holantxe ibilli giñan. Baiña ikastetxera gustora jutie-te oingotxe, ikastoliek sortu dau /rau/ hau hemen. Hori sistema hori ikastoliak atara dau. Gero honek PNVko ikastetxiak be herri-ikastoliai horixe kopiaxu ein etse. Baiña gero ikastolien sistema, [andereñok horretxek tratue...]. Ikastolako ikaslik honek juten diez ikastetxera gustora. Ta gure denporan sekule be ez holakoik. Behartute, derrigorrez jun biher giñan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia