Garia ehotzera Antzuolara
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-105-027 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Estraperloarekin ez da akordatzen. Erlena zaldiarekin joaten ei zen Arabara. Beraiek gariarekin joaten ziren garia ehotzera, Antzuolara. Zerrategia zeukan. Kruz Azkarate.
- Proiektua: Deba eskualdeko ahotsak - Oñati
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko maiatzaren 27a
- Iraupena: 0:01:01
- Erref: ONA-105/027
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Garia , Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » Ekonomia gerraostean , Baserria » Baserriko lanak » Errota
Transkripzioa
- Eta zuek hamen estraperloik eta ez zebein itten Arabatik, garixa ekarteko ta?
- Ez naiz ni akordaitten. Ta hemenguak be esaten euein zaldixak bai, Erlenak-eta eruaten euela zaldixak zera, Arabara fateko baiña ni neu ez naiz akordaitten. Gu estraperluan faten giñen garixa ixotera Antzuelara gabian. Hori bai akordaitten naiz.
- Zein errotatara?
- Hona etorri ezkero be, Kruz. Zela eukan hak apelidua? Etxeberria? Kruz Etxeberria? Ahaztu xat..
- Egon nitzan hango errota baten, beste izen bat dako. Herrixan ber-bertan dauena, han goittik sartu ta bertan, bertantxe dao [...] eskiñan. Zela esaten xaue?
- Oin e... panadeixa ta pasteleixa ta danak uste dot eukala.
- Hortxe.
- Hor egon ziñen? Zerria eukan orduan, gure denporan, ta... Azkarate, Kruz Azkarate zan ha! Bai!
Egilea(k): Jon Arkauz
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!