Ukuiluan egin zioten "ebakuntza"
Hizlaria(k):
Madinabeitia Uriarte, Jose Luis
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-080-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Jose Luisek behin izan zuen erlakaiztena, soldaduskara joan aurretxoan. Aulki batean eseri eta ukuiluko zutabe batera sokaz lotu zuten bere lagunek. Orduan Telesforo"'Moño'kuak" "ebakuntza" egin zion: bizarra kentzeko labainarekin erlakaizten hori atera ondoren, zauria lixibarekin erre zion. Harrezkero ez du gehiago erlakaiztenik izan. Gaur egun ezingo zen horrelako "ebakuntzarik" egin, baina orduan pentsatu bezain azkar egin zioten. Lanegun bat besterik ez zuen galdu Jose Luisek bere erlakaiztenagatik. 20 urte zituen orduan.
- Proiektua: Deba eskualdeko ahotsak - Oñati
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko martxoaren 09a
- Iraupena: 0:05:17
- Erref: ONA-080/020
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Osasuna » Gaixotasunak , Ohiturak eta bizimodua » Osasuna » Medikuak eta sasimedikuak
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!