Jose Luis Madinabeitia Uriarte
Oñati (Gipuzkoa) (1941)
Biografia
Urrusula auzoko Errotan jaio zen 1941ean. Ama Araozkoa zuen, Txantonena baserrikoa, eta aita Errotakoa bertakoa zen, nahiz eta haien aurrekoak ere Araoztik etorriak izan. 7 anai-arreba ziren. Sei urte ingururekin hasita, Urruxolako eskolan ibili zen, baina sarri ez zen joaten eskolara baserrian lanak egin behar izaten zituelako. Gerora maristetan ere ibili zen, baina oso gutxi. 13 urterekin basoan hasi zen lanean, harik eta soldadutzara joan zen arte. Santa Cruz de Tenerifen egin zuen soldadutza. Handik itzuli zenean pila-fabrikan hasi zen lanean, eta bertan jarraitu zuen 58 urterekin erretiroa hartzeko aukera izan zuen arte. Urruxolako errotan "uratzak" (ur sufretsuak) eta bainuak umetatik ezagutu ditu. Amonak eta amak bainuak prestatzen zituzten eta udazkenean jende asko etortzen zitzaien tratamentua hartzera. Jose Luisek umetatik izan du ardiekiko zaletasuna eta artzain-txakur txapelketetan ere ibilia da.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ONA-080 | 2009 | Deba eskualdeko ahotsak - Oñati | Aintzane Agirrebeña - Kepa Elortza | ||
ONA-081 | 2009 | Deba eskualdeko ahotsak - Oñati | Aintzane Agirrebeña - Kepa Elortza | ||
ONA-293 | 2023 | Artixa Kultur Elkartearen elkarrizketak | Joxe Fernandez - Tomas Igartua - Mielanjel Kortabarria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute