Zarautz (Gipuzkoa)

Bizkarreko arazoengatik ezin eskolara joan

Bizkarreko arazoengatik ezin eskolara joan <p>Eskola nazionalean ikasi zuen eta 11-12 urte zituela ohean egon behar izan zuen urtebete baino gehiago, bizkarrean arazoak izan zituelako. Garai hartan denbora nola pasatzen zuen azaltzen du. Eskolan galdutako urte hura ezin izan zuen errekuperatu.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-135-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskola nazionalean ikasi zuen eta 11-12 urte zituela ohean egon behar izan zuen urtebete baino gehiago, bizkarrean arazoak izan zituelako. Garai hartan denbora nola pasatzen zuen azaltzen du. Eskolan galdutako urte hura ezin izan zuen errekuperatu.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eskola esto nazionalea, “escuela publica” o esaten zana. Eta nik hamaika urtekin, hamaika urte ta hamabi ohian in nitun, porke bizkarrezurra esto indarra zeozer, sagardoteya esan dizut amai laguntzeagatik botellak eramaten, entregatzen ta nunbait indarra in nula “algun esfuerzo” esaten zian meikuak eta bi bertebra atea eitin zitxaizkiten. Eta oain ez nintzake baiño orduan ohian sartu, in zien eskaiola dana itxi gabe, atzealdia bakarrikan, ta urte terdi o iya gehio hamahiru urte arte iya.
-Dana eskaiolatu!
-Bai, atzia eskayolatu, baiño geo garbitzeko ta hortik ateatze zien, osea. Ta geo sendatu nitzanian ohian jartzen nun eskayola ta eskayolan sartzen nitzan, bai ohituta ohian ezin nun.
-Eta miñikan edo eukin zenun?
-Gero ez, baiño aurrenian bai izuarrizko oiñazia bai.
-Ta gero bere onera etorri zan.
-Bai. Bizkarrezurran “dos vertebras” erten zian ta oain´e juten naizenian meikuana zeozer beiratzen ta “¿qué ha pasado aqui? Que ha habido aqui?” beti esaten hori gauza, hori hamaika urtekin izandare.
- Ta ze iten zenun horrenbeste denporan ohian?
-Ohian aitak in zian kaja bat [...], kaja bat egurrezkua in zian han koltxoyak etan esto ta geo hor atzian batza gendun. Ta hartzen zien anayak ta aitak biyan artian ta batzan igual jartzen zien. Bai ta geo eskolak oain jubilatuta daon horrei batza ematen zuen ta eskolako launak ta kaso iten zien ta denak bera etortzen zian jolasea ta horrela, geo aurreko aldian balkoyan jarri ta kaleko jendia ikusi.
-Ta bitartian baten bat etortzen zitzaizun etxeko lanak edo...
-Hori esaten nizun ba nik, oain bai leheno ez zan holako gauzikan. Oain bai oain etorriko liake ta erakutsiko ziaketen. Nik nere launak hasten dianian geografiya ta Ameriketako kontuak esaten ni isil-isilikan eoten naiz, ta esaten diot “que tonta soy, verdad?” Ez.
-Galduta urtia gero ez zendun errepikatu?
-Ez, karo geo zan gerra ondoren ta dana ber zan etxian. Ta hamalau urte kunplitu nitunian, urte terdi ohian eon ta geo, kurso bat in nun eskolan gero,eta hamalau urtekin lanea.

Egilea(k): Oihan Elola Albizu (Lizardi Institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia