Oñati (Gipuzkoa)

"Betik" zotz lantegiaren hasiera

"Betik" zotz lantegiaren hasiera Nikolas Errastik, Pedro Diortxuenak eta berak erosi zuten zerrategi bat Zubillagan. Hori izan zen Betik "palillo" (zotz) lantegiaren lehen urratsa. Zubillagan hamar urte igaro eta gero Liñazibar aldera joan ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-073-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Nikolas Errastik, Pedro Diortxuenak eta berak erosi zuten zerrategi bat Zubillagan. Hori izan zen Betik "palillo" (zotz) lantegiaren lehen urratsa. Zubillagan hamar urte igaro eta gero Liñazibar aldera joan ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hik Oñatin palillo fabrikia ezagutuko dok ba?
- Oingua bai.
- Ba haren hasieria dok hemen, Arretxeko etxe ostien, tejabanan hasitta, zerratxo bat...
- Eta gero han Liñazibarren egon zan ba?
- Hori erosi giñuan guk hiru soziok, zerratxua, bertako zera aspertu in zuan zerran, eta zerria saldu eta kamiona erosteko, kamiona erosi xuan. Hor hasi bai, eta hiru gitzuan gu, Nikolas Errasti, koñatua Pedro Diortxuena eta neu, hiru sozio. Oin pareja bat hil zuan, Errasti eta andria bixok, eta […] Pedro Diortxuenan andria bizi dok. Eta gu ondiok bixok bizi gaittuk. Asike hemen hasittako akziñuak partiak ondiok guk.
- Baiña zuek Azkuagaiñera fan aurretik han Liñazibar inguruan egon ziñain ba, ezta?
- Leheningo hemen hamar urtien, hortxe tejabana baten, hementxe etxe ostien. Eta gero segiduan han, zuen etxetik beheratxuauan, Errastin behian.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia