Oñati (Gipuzkoa)

Argindarra eta ura etxean

Argindarra eta ura etxean Pedrok argindarra beti ezagutu du etxean, Cerrajera-k Olatetik ekarritakoa. Ura etxean gerra aurretik jarri zuten, Garaiko etxekoekin batera ur-andela (depositua) jarrita. "Urrutxu" igeltseroak egin zuen ur-andela. Askazubi azpitik dator ur hori eta gaur ureztatzeko besterik ez dute erabiltzen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-073-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Pedrok argindarra beti ezagutu du etxean, Cerrajera-k Olatetik ekarritakoa. Ura etxean gerra aurretik jarri zuten, Garaiko etxekoekin batera ur-andela (depositua) jarrita. "Urrutxu" igeltseroak egin zuen ur-andela. Askazubi azpitik dator ur hori eta gaur ureztatzeko besterik ez dute erabiltzen.

Transkripzioa

- Eta zu umia ziñanian, hemen argixa ta ura bazakazuen etxian?
- Argixa ta ura, ni akordaitten naiz, gu leheninguetakuak ixa, e? Baiña bai, bonbilla ahal dan moduko bonbilla kaskartxo batzuk eta. Zerrajeriak ipiñi xuan, Zerrajeriak ipiñi euen.
- Zure garaixan igual ya Olatetik etorriko zan, zuendako inddarra?
- E?
- Olatetik etorten zan zuentzako inddarra?
- Bai, Olatetik ez, igual etorriko zuan, bueno, Olatetik pasau itten zuan hemendik, entenditten dok? Linea bat fijo, zeatik hortik etorten zuan honutz, hortik etorri lekien, hortik. Baiña zerrajeriena zuan, Oñatiko urakin inddako zera zuan hori.
- Baiña zerrajeriak zentrala eukan Olaten, ezta?
- Bai, bai, Olaten. Olaten, oin aiuntamientuana dana.
- Baiña hareik inddako inddarra etorriko zan hona.
- Hareik han in xuein Mondraueko fabrikatarako eta, parte, deposittuak-eta zela indda dagozen, pantanua, goiko pantanuak-eta.
- Bai, kanalak-eta.
- Zerrajerarako.
- Orduan hemen zuek suertia euki zenduen, ez? Zerrajeria dala ta behintzat argixa etxien.
- Klaro.
- Eta fregaderan ura?
- Guk, guk bastante aguro. Guk zenbat, ze urtetan izango zan, baiña...
- Zu ezkondu aurretik-edo?
- Ez, ez. Ezkondu aurrretik? Bai, bai, asko lehenao. Probablemente gerra aurretik. Guk, Garaikua Mendizabal eta guk, xakuagu depositto bat konsegiuta Oviedotik eta zerien, eta ointxe renobau dok, ointxe urtebete edo bi, beste hiruta hamar urterako. Eta lehen be, urte ez xat zenbat, urte asko hori konsegiu zala eta guk hortik euki xuagu ura sufiziente.
- Eta hori deposittua egindda ekarri zeuein?
- Ez, ez, ez, zementua bertan inddda, hori in xuan Urrutxuk, Urrutxu entzunda dakok sekula, Urrutxu?
- Igeltserua?
- Urrutxu, bai.
- Bai, Itturritxo parian bizi ziran.
- Urrutxun aittak. Azkenian bere burua galdu ez dakit ez eben in, semiak emun otsan disgustuakin. Bai, gizona fiña zuan ta. Kuestiñua dok harek zuan obria in ebena. Ondo hartuta xagok ura, eta hori erreka aberatsa dok, oso aberatsa. Hor egon (di)ttuk amorraiña, angilia eta danak hemen, bastante goraiño arte. Eta ura sufiziente. Oin ez dok lehenaoko normala, ura etorri nehikua, oin ez xuagu ya kasik...
- Baiña Oñati errekatik edo mendiko errekaren batetik?
- Mendittik, Askazubi azpixan formaitten dok, hortik behera. Errekatxua hori konsegiuta zeretik, e? “Con todas las de la ley”, oin renobaziñua be halaxe in xuagu.
- Eta ondiok be hortik dakotzue edo ya herrikua...?
- Baxakuau hori galdu barik, oin hartzen xuagu udan erregadixorako eta hola, bestela ez xok merezi gaur egun, dagozen higiene eta gauzakin, hor Urkulukua gastaitten xuagu. Hori purifikauta, purifikautako ura dok. Horixe, oin horkua, baiña bestia galdu barik, e?

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia