Eibar (Gipuzkoa)

Gasteizera erdara ikastera, Eibarrera etortzeko

Gasteizera erdara ikastera, Eibarrera etortzeko Aita Elorrioko baserri batekoa zen eta ile-apaintzaile eta abarketagile ofizioak ikasi zituen. Eibarrera lanera joan behar zuela jakin zutenean lagunek gaztelania ikasi gabe ez joateko esaten zioten, Eibarren gaztelaniaz egiten zela eta. Eta Gasteizko baserri batera joan zen gaztelania ikastera.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-033-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Aita Elorrioko baserri batekoa zen eta ile-apaintzaile eta abarketagile ofizioak ikasi zituen. Eibarrera lanera joan behar zuela jakin zutenean lagunek gaztelania ikasi gabe ez joateko esaten zioten, Eibarren gaztelaniaz egiten zela eta. Eta Gasteizko baserri batera joan zen gaztelania ikastera.

Transkripzioa

-Ze esango dotsut ba?
-Interesantia egin jata aitta abarketagiña zala.
-Aitta zan Elorrixokua, basarrikua, ta zian ba hiru neska ta mutillak be sei edo. Basarrixan batzuek harutz eta bestiak honutz, ta nire aittak pa, jun zan, eruan eben, ikasi eban ofiziua, pelukero da alpargatero. Derrigor bihar zan abarkatero, esan detsut zegaittik lehen: zabaldu pelukerixia da, ene, juten zan da gero zapatuetan igual zortzi ta, badakizu. Eta halan ez egotiarren, ba abarketero. Ta etorri zan Eibarrera, etorri biha zan Eibarrera. Berak ekan Eibarko, ez dakizu, gogua etortzeko. Eta han preguntau ei etsen: “Hi, Eibarrera hoia, e?”, ta “Bai”. “Ta badakik erderaz -lehen esan dot baiña barriro-, badakik erderaz?”. “Ez”. “Ta ze pentsatzen dok, Eibarrera jakin barik erderaz, ala? Han jente dotoria daok, e. Jolin, han erregia-ta joaten dok eta presidentiak-eta”. Badakizu lehen. Eta halaxen esan eban etxian, da bueno ba, Vitorixara. Eta ez eban esaten sekula be ez zelan, baiña kolegixora ez eben bialduko, ez euan hainbeste diru; eta tripa-truke basarri batera erderaz ikastera.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia