Getxo (Bizkaia)

Euskara sustatzeko kanpainak

Euskara sustatzeko kanpainak Garazi euskara teknikari aritzen da lanean, eta euskara sustatzeko kanpainei buruzko iritzia ematen du. Gazteengana heltzea kostatzen zaie gehien. Andere DBHko irakaslea da, eta nerabeen euskararekiko jarrerari buruz mintzo da.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GTX-007-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Garazi euskara teknikari aritzen da lanean, eta euskara sustatzeko kanpainei buruzko iritzia ematen du. Gazteengana heltzea kostatzen zaie gehien. Andere DBHko irakaslea da, eta nerabeen euskararekiko jarrerari buruz mintzo da.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gañera lanean ari zarete pixkat euskalduntze prozesu horiei begira oso sensibleak diran bi eremutan,ez? Bata ikastetxe batean, hezkuntzan eta zu euskal teknikari gisa. Garazi, nola bizi dittuzu? Ze iritzi duzu? Nola ikusten duzu kanpaina, euskararen aldeko kanpaina hoiek guztiak? eta ze zuri tokatu zaizu hoiek diseñatzea ere eta.
- Ba batzutan nik uste, apur bat motz geratzen garela ze ez gara publiko guztira heltzen ta adibidez, badaukagu adin tarte bat, ez dakit, justo gazte muga hori, hamazortzi edo eskolatik kanpo dauzenak ta hogeta hamar- hogeta hamabost urtera arte hor apur bat flojo. Baiña egia da, berba-lagunen perfilla hogeta hamabost urtetik gorakoa dela. Oin, justo igez gazte gehiago bildu ziren, ba poteoan edo holan engantsatzen dozuz, baiña oro har, hegeta hamabost urtetik gorakoak, emakumeak gehien bat, ta ordun ez dakigu. Hori da elkartean izan dogun arazo bat urtetan bebai, nola heldu eremu horretara.
- Hain justu, Anderek bizi duen eremu hori, ez, izan daiteke, ezta?
- Ba bai, bai, nerabezaroa justo nire tartea da, kontrolatzen dodan tartea. Bai, nik Leioan iten dot lan. Eta egia da, justo Leioako ikastola honetan, leku ezta bakarrik Leioako jentea etorten, Albotako jende asko dator, Gatike berbai, ta ordun bai ikusten da etxetik edo baserri inguru horretan bizi dizenak, edo rural parte horretan bizi dizenak. Askok etxetik badakarre gero euren artean euskera zaintzen dabela, eta ikastolan batez be euren artean. Baiña oso erdalduna da. Nerabezaro puntu hori, egunero gabiz euren atzetik "euskeraz mesedez" "euskeraz mesedez". Azkenean, sartze eutze hametik ta evidentemente, eurentzako da... ta listo. Bai, bai egie da nerabezaro horretan, azkenean edo atzetik zauz edo egunerokotasunien eztabil lez erabiltzen etxean, ez dute erabiltzen; ikastola bakarrik da eremu bakarra. Bakarrik, azkenean, edo gogo hori sartzen jake eurei bebai, ez, euskera hori defendatzeko edo...
- Askotan, nik uste erlazionatzen dabela hizkuntza eskolagaz. Orduan esaten dabe "eskolatik kanpo ez dot euskararik egingo". Ta aisialdian be egia da ez dakit Getxon, adibidez, geroz eta aukera gehiago dago ba aisialdian euskaraz egiteko. Zeozer, baiña orokorrean; ba umeak, ba kirola, ba futbol taldeak, etab. Ba guk bai daukagula proiektu bat, hitzarmen kontu batzuekin eta euskara sustatzeko. Batez ere, umeekin edo umeei zuzendutako ekintzetan baiña askotan ez dia betetzen, begirale euskaldunak, entrenatzaile euskaldunak; ba hor bebai jendearen prestutasuna behar da ta jarrera positiboa. Ta askotan, pertsonaren menpe dao.
- Nik hezkuntzan, nik hor hezkuntzan bai ikusi dotena izan da, igual LH-tik datozenak, euren artean euskaraz iten dabe dana eta oso errez harremanak. Eta, ikusteot, bai patio, bai klase, bai... Ez zara atzetik egon biher gogoratzen: "txo, ikastolan zauz". Saiatu ez, baiña heltzen diez DBH bat ondo, bi bueno... DBH hiru-lau desastre! Normalean, izaten da eta berdintzo igual, hasikeratik hasi diez euskaraz eta harreman guztiek dakeze DBH hiru-lau heltzen diz adin tarte horretara, ta ez dakit, ba igual egie da be bai kanpoko jende gehiau ezagutzen debela,ez? Igual amistade gehiau iten dabez beste kuadrilla batzukaz, beste eskola batzutako jendeagaz. Orduen be igual, horrek harreman ingo dau, eragin ingo dau horretan, eztakit.
- Nik adibidez, haur hezkuntza ikusi dudana da praktiketan ta nabaritzen dala pillo bat haien ama-hizkuntza zein dan, baiña hor bai igartzen da euskaraz komunikatzen direnak, bestiek daukie griña hizkuntza ikasteko ta, jolasen bitartez ta lortzen da asko ta lehen hezkuntza garatzen da hori. Gero ya, ez dakit ze gertatzen dan.

Egilea(k): Oihana Lado

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia