Algorta, orokorrean, erdalduna
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GTX-007-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Algortan ez da ia baserririk geratzen eta kaletarrak dira Andere eta Garazi. Algorta erdalduntzat jotzen dute, orokorrean, euskaraz bizitzeko aukera ematen duten guneak badiren arren. Amorru puntu batez bizi dituzte hizkuntz errealitate horretan sortzen diren hainbat egoera. Hala ere, azken urteetan jendearen aldetik jarrera hobea sumatu dute euskararekiko.
- Herrigunea: Algorta
- Proiektua: Gazte gara gazte
- Elkarrizketatzailea(k): Aitor Errazkin
- Data: 2014(e)ko urriaren 21a
- Iraupena: 0:03:20
- Erref: GTX-007/005
- Kodifikatzailea: Aitor Errazkin
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Kaleak, plazak , Euskara » Euskararen egoera
Transkripzioa
- Eta hemen, Algortan... Bueno, auzoa, ez dakit auzo jakiñen batekoak zareten edo Algortan kalean bizi zareten?
- Andere: Bueno, ni... bueno, kalekoak, e! Azkenean... Bai, bai, bai. Algortan berton, bestela ez bada gorantz ez dauelako... mundu guztia hamen ya ez dau baserririk. Ixe, ixe, kasi, kasi ez. Bueno, ni Portu zar partien bizi naz, baiña, bueno, bardin-bardin...
- Garazi: Ni Andra Mari partin, baiña nire inguruen ez dau baserririk ya. Lehen baegoan, baiña... Bueno,
gaur egun Algortan bizi naz, klaro. Gurasoak bizi dira Andra Mari partean, baiña justu mugan, hor.
- Eta ze giro sumatzen da herrian hizkuntzari dagokionez?
- G.: Erdalduna.
- A.: Bai.
- G.: Oso.
- A.: Bai, bai, harremanak eta, edo komertziotara juterakoan edo, erderaz, bai. Berton Algortan
bai.
- G.: Bai, bai, orokorrean.
- Eta nola bizi duzue zuek hori? Esan nahi dut...
- A.: Pertsonalki?
- Bai.
- A.: Hombre, ba, egia da, ni kontzientzia hau igual juan naz garatzen, ez? Hasikeran ba igual
ikastolatik bai urteten gendun apur bat euskaldunduaguek, edo. Gero, apur bet igual nerabezaruen edo,
nik uste dot hori galdu eiten dala eta gure arteko harremanak-eta egie da ba erderaz jun
zila. Eta gaur egun, bai, ba, fastidia itzen deu, ba, igual juan biharra igual, ba, tabernaren batera edo,
igual gu mugitzen garen tabernetatik egia da eskatuten dozule /eskatutenzule/ euskeraz, eta atendiduten dotsuela /atendidutentzuela/ ondo, bai. O sea, atendiduko dotsue normalean euskeraz. Edo ez badau ulertzen, saiatuko da edo halako zeozer. Baiña gure inguru hortik urtetzen bazara, nik uste dot, erdera dekozule. Orduen, jo, ba puntu amorru hori badekozu.
- G.: Bai. Gaiñera, taberna batera jutea eta "coca-cola bi" eskatzea, eta askotan "no te entiendo", ta
nola ez duzula ulertzen "bi" eskuagaz ein badotsut? Ta holako amorru puntu bet. Apur bat frustrantea da
batzutan.
- A.: Bai, ze erreza da, ez? "Coca-cola bi". Hori internazionala da gitxi gorabehera. "Bi" ez, baiña...
- G.: Ta askotan saiatzen zara, ba, ez dakit, apur bat TELP edo itzultzaile gisa, ba, kafesnea "café con leche"..., baiña ikusten dozu ez dagoela prestatutasunik ikasteko edo. Ta amorrua ematen du. Geroz eta
gehiago saiatu, amorru gehiago. Niri behintzat.
- A.: Jo, baiña nik, egia da, ez dakit ikusi doten edo... Nik bai igerten dot ba oin dala urte batzutatik hona
nik bai ikusi dot aldaketa, edo...
- G.: Bai, igual jarrera aldatu egin da jendearen aretan edo ez dakit. Egia da geroz ta guraso
gazteagoak dagozala eta umeekin euskeraz egiten dabe, igual eskatzen dute euskaraz
tabernaren batean, baiña gero haien artean harremanak askotan gaztelaniaz dira, eta...
- A.: Baiña igual be Getxok nik bai ikusi dot, ez? Igual kanpaiñak badauz landute edo bai. Igual
kanpuen bai ikusten da: "Guri euskeraz. Ez badakigu saiatuko gara edo albokoari galdetu."
Edo bai ikusten da, ez? Nik uste dot behintzet, joe, ba taberna puntual batzuetan edo halako,
edo... ez?
- G.: Bai, badauz taberna batzuek.
- A.: Edo okindegi edo...
- G.: Ba karteltxo bat daukie: "Euskeraz badakigu" edo "Saiatuko gara".
Egilea(k): Irene Iglesias Santisteban (Euskal Herriko Unibertsitatea)






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!