Oñati (Gipuzkoa)

Baserria galdu zutenekoa

Baserria galdu zutenekoa 1959an hasi zen Oñatiko Garai lantegian lanean. Ugaztegitik kalera etorrita zeuden, baina Juane Urrexolara ezkondu zen Aginalde baserrira. Baserria kokatuta zegoen terrenoa uragatik mugitu ondoren, Udalak etxetik alde egiteko agindu zien. Beste baserri bat erosi eta han bizi izan ziren hamar bat urtean.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-071-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
1959an hasi zen Oñatiko Garai lantegian lanean. Ugaztegitik kalera etorrita zeuden, baina Juane Urrexolara ezkondu zen Aginalde baserrira. Baserria kokatuta zegoen terrenoa uragatik mugitu ondoren, Udalak etxetik alde egiteko agindu zien. Beste baserri bat erosi eta han bizi izan ziren hamar bat urtean.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta ze moduzko anbientia egoten zan Eibarren?
- Eibarren demasak itten ziren.
- Jente asko ibiltzen zan?
- Bai, jente asko.
- Eta zelan izaten zan, oingo moduan gabean berandu arte eta ibiltzen zan jentia-edo?
- Bai, orduan be bai, hola jaixetan behintzet bai, astegunian ez dakit ze itten euein baiña jaixetan ta bai orduen be. Eibarren beozen orduen kirten majuak be bazittuan han orduan.
- Sozialistak be asko egongo ziren. Eta hori izan zan Oñatittik kanpoko zure azkeningo lana? Edo ondiok jarraittu zeben?
- Dan-danak be esan be ezin leike in ta. Kazara ta faten gitzuan gu, hor, Salamankara eta zerbaittera kaza denporan-ta.
- Baiña hori ya lana ez. Bestela.
- Bestela.
- Eta orduan noiz hasi ziñan ba zu Garaiñian?
- Nik Garaiñian sartuko nitzuan “el año cincuenta y nueve”, bai. “cincuenta y nueve” hamarra, horixe, “cincuenta y nueve” partian.
- Ordurako ezkonduta ya?
- Ez, ezkondu “sesenta”n in nitzuan.
- Eta zu ezkondu ziñan Ursulara, ezta?
- Bai, hona bajauta geontzen gu orduko. Ugastegittik hona. Baiña hemen in nittuan bi urte-edo eta gero hara ezkondu nitzuan. Eta anaia hemen, ama eta anaia-ta hemen.
- A, Ugastegittik hona etorri ziñain?
- Bai, hareik alde euenien etorri zuan Otalora Txikiñekua hona. Eta gero Otalorakuak alde euenien ni Ursulatik hona, ya orduko umiak, orduko hiru, laurak han jaixota. Baiña eskolara bialdu bihar, eta gero hemendik eskolara bialketako.
- Eta ze etxetara ezkondu ziñan Ursulan?
- Agiñalde.
- Agiñalde?
- Bai, hareik etxiak urak mobiu in xuan terrenuak eta hiru etxe mobiu in zittuan. Eta orduan ni aldeteko handik Reyesek. Eta “nora fan bihar dogu ba?” Eta “hori ez dok nere lana, zuek alde in bihar dozue hemetik”, kotestaziñua alkate batendako, gizona jatorra. Harrezkio behin fan zuan Ursulara, baiña gehixau ez zuan fan e? Ni han nenguela.
- Eta orduan etorri ziñain hona?
- Ez, orduan hor ha goikua erosi. Oin dakun etxia. Han beste... zenbat in gittuan, zortzi-hamar bat urte-edo. Atzera behera eta gero atzera hemen ganauak kendu gittuanian atzera gora ta behera, bueltaka.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia