Hernani (Gipuzkoa)

Emakumeek astelehenetan gobara egiten zuten

Emakumeek astelehenetan gobara egiten zuten <p>Gizonen eta emakumeen baserriko lanak antzekoak ziren. Baina gobara emakumeek, astelehenetan. Hango giroa: bezperako kontuak esaten zituzten, Benta Berriko ibilerak, arropa garbitzen. Hankak uretan sartuta, udan; neguan, iturrira. Zeintzuk eta non elkartzen ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gizonen eta emakumeen baserriko lanak antzekoak ziren. Baina gobara emakumeek, astelehenetan. Hango giroa: bezperako kontuak esaten zituzten, Benta Berriko ibilerak, arropa garbitzen. Hankak uretan sartuta, udan; neguan, iturrira. Zeintzuk eta non elkartzen ziren.

Transkripzioa

-Ze lan esango zenuke, hola, diferentiak izaten zianak, gizonak eta emakumiak in beharreko lanak berdiñak al zian?
-Berdiñak, berdiñak… bueno, geo emakumiak arropa garbitzen, gobara itten, astian behin; astian behin ta geo zerbait baldin bazan, baiño jeneralian astian behin itten zan haundina, Gobara deitzen zitzaion.
-Nola izaten zan gobara ittia?
-Denak: maindiriak, arropa ttikiya, kolorezko arropa, ta denak itten zian. Geo tartian zeozer izaten zan beti garbitzeko baiño... astelehenetan behiñik behin hoi.
-Astelehenatan?
-Bai, astelehena izaten zan, asteartian igual iten genun baiño…
-Ta ze juntatzen ziñaten baserri askotako jendia o zuek bakarrik?
-Ez, ez gu bakarrik. Bi bizitza giñan ta bi bizitzakuk askotan igual batea baiño gaiñeakuk…
-Ta han salsa izango zen ba e? kontua ta…
-Bai, bai! kontuk bai! hasitakun e!
-Ta ze kontu kontatzen zian han o?
-Eozein kontu. Igandian izaten zan ateatzen giñan, Bentaberria juten giñan. Eta geo hango kontuk bata ta beste ta... Jesus Maria!
-Izaten zen ordun han igandian pasatakuan zea.
-Bai, bai, nola ibili giñan ta bata ta beste ta... bueno! Hue izaten zan gure [ateera].
-Ordun aisa itten zenittuzten zuek astelehenetan e, igandeko kontuk…
-Bai, bai! juntatu ezkeo elkarrekin, bi bizitzako zeak.
-Nola akordatzen zea ziala harriyak eta ba al zian o errekan hankak sartuta o nola ibiltzen ziñaten?
-Baita´re. Udaran presan, presapian esaten geniyon, presan azpin, han mahai koxkor bat jarri urian ta han askotan, Jesus Maria!
-Ordun presan hankak sartuta, ez? Udaran bai, ta neguan?
-Ta negun zean gendun itturriyan, esto, Pauako parian, jun bihar izaten gendun bidia prankun e! eta han genun aska bat arropa garbitzeko indakua, ta han aitzen giñan.
-Han, Pagoako hartan jende gehiyo ere juntatuko zan.
-Pagua parian? Paguako parian, urez beste aldetik gu, Pagua parian bi bizitzak, bi bizitzakuk, bi bizitzakuk ibiltzen giñan.
-Ta Pagua errotakuak ta Pagua bertakuak…
-Ez, hoik, zea, urez beste aldetik zian, hoik…
-Egokiraxio e…? Bidian juten ziñaten ba. Eta arropa nola eramaten zenuten?
-Bai… arropa zea, barriñun o… hartuta eamaten giñun ta…
-Burun gaiñian akordatzen zea?
-Ez, buruan gañian nik ez nun /enun/ abildadeik. Bestela, eamaten nun eskun hartuta.
-Galtzarbian o nunbait hartuta ta...
-Bai.

Egilea(k): Idoia Valverde

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia