Mutilen jolasak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-070-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Jolas-orduetan 'toke-torreka' edo 'pañueloka' jolasten ziren mutilak. 'Txingi-txanga'ka ere bai, hanka baten gainean antxintxiketan. Baita pilotan eta futbolean ere, Txorinean baloia bi txakur handitan erosita kuadrillan.
- Proiektua: Deba eskualdeko ahotsak - Oñati
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko urtarrilaren 16a
- Iraupena: 0:04:13
- Erref: ONA-070/005
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Jolasak
Transkripzioa
- Eta bueno, ze, jolas-ordua-edo eukiko zenduen, deskantsua?
- Bai, jolas-ordua izaten zan hamaiketan. Zeozer etxetik eruaten bazeben haura janaz jolasteko ordu erdi.
- Eta ze jolas egitten zenduen?
- Ba jolasak izaten zan gehixen be mutikuak ibiltten ziren mutikuakin, neskatillak neskatillakin. Eta mutikuena izaten zan ba jolasa ba ‘toke-torreka’, ez dakit sekula entzun be in dozuen.
- Toke-torreka?
- Bai, toke-torreka izaten zan, ikutu, bata ikutu eta ezkiñara erretirau in bihar izaten zan...ez dot esan, ezkiñan baten bat jarri, ba paiñueluakin itten dan estilora, paiñueluakin itten zan, gero paiñueluen jokua izaten zan beste bat, bat itten zan paiñueluakin hemen jarri, bi talde ifiñi eta egoten ziran baten hiru eta bestian hiru, hemen bat, eta izaten zan ‘bat’ zenbakia, talde baikotzian egozen bat zenbakia eukenak ta etortzen ziran hona eta paiñuelua leheningo hartzen zabenak ihes itten zeben bere tokira atzera, baiña honek harrapaitten bazindduen zu atzetik, galdu itten zeben, fuera, eliminau. Ba hori izaten zan toke-torreka. ‘Txingi-txangaka’ be bai, hanka baten gaiñian.
- Orduen paiñueluena da toke-torreka.
- Bai, toke-torreka, hori dok.
- Toke-torreka paiñueluena.
- Toke-torre paiñuelua, hori esaten gotsan guk, behintzet gure,gure ohitturia.
- Eta gero txingi-txangoka esan dozu?
- Txingi-txangaka, hori izaten zan hanka baten gaiñian.
- Karrerak?
- Bai, karrerak itten ziren. Ezkiña baten jarri eta jun ta etorri zeiñek, zeiñek azkarrago egin.
- Bai, toke-torreka Joxe Marik esan eben, eta nik ez nekixen, ez neben ezaguketan joku hori, eta orduan nere lagun...
- Nik entzunda nekan izena. Guk jolasten gendun hortara, paiñueluakin-eta, baiña izen hori, toke-torreka izena...
- Guk be itten geben paiñueluan baiña hori izen hori...
- Guk toke-torreka. Oin beste batzuk igual beste izen bat, paiñuelo jokua be esaten otsain beste batzuk, ha paiñuelo zan, erdera nola asko erabiltten zan.
- Eta pelotan ta itten zenduen?
- Bai, pelotan be bai. Pelotan...
- Hemen auzuan pelotalekurik?
- Ez pelotalekurik ez, baiña hortxe elizpeian ba bertan, motza, lokal honen estiloko zerien, ba han ibiltten giñan. Bestela hola pelota formalik ez zan. Eta gero zerien, fubulian. Fubulian hor hariztuixan. Hori bai.
- Baloia eta nundik ateratzen zenduezen?
- Ba baloiak erregiak etorten ziren urtien behin ta hortxe, batak edo bestiak ondo zertuta eukitten geben. Eta erosi be in geben kuadrillan, Txoriñien, oin Mendizabal dana, Txori.
- Txoriñian, bai, bai.
- Akordaitten naiz, bi txakur haundi baloia.
- Zenbaten artian juntaitten zeuein?
- Ba bost-sein artian, bi txakur haundi zan, hogei zentimo.
- Pezetianak.
- Bai, pezetianak. Ordurako dirua.
- Baloia erosteko behintzet.
- Baloia erosteko.
- Eta pelotak?
- Pelotak askotan etxian egitten gittun.
- Etxian?
- Bai, izaten zan katuen hestia edo edozeiñena, konejuena be bai. Hestiakin, gero harixakin ondo lotu eta gero narrua josi; hori amak edo aittak edo baten batek.
- Eta zela itten zan, hestia ipiñi erdixan eta sokiakin batu bueltan?
- Ez, hestia izaten zan, hestiakin itten zan bolatxo bat, horrek saka itteko.
- Botia itteko, ez?
- Bai, botia itteko, guk saka esaten gotsan baiña. Saka eraitteko. Bestela harixakin edo espadrapua, espadrapua amari edo baten bateri harrapo eta...
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!