Elgoibar (Gipuzkoa)

Gerra aurreko eskolak Elgoibarren

Gerra aurreko eskolak Elgoibarren <p>Monjek euskaraz zein erdaraz egiten zieten berba, baina ikasi erdaraz. Eskola publikoetan dena erdaraz. Garai hartan Elgoibarren zeuden eskolak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-069-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Monjek euskaraz zein erdaraz egiten zieten berba, baina ikasi erdaraz. Eskola publikoetan dena erdaraz. Garai hartan Elgoibarren zeuden eskolak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Zuek monjekin euskeraz eitten zebein ala erderaz?
-Euskeraz orduan monjekin, euskeraz ta erderaz, danera. Zeatik oso euskaldunak zian eta. Ni akordatzen naiz euskeraz eitten genduala baiña eskribidu ta hori erderaz eitten genduan. Eskribidu eta gauza horrek... Hizketia, alkarrizketia erderaz zakixenai erderaz itten ziuen monjak eta euskeraz itten zuenei... eta horrela ibiltzen giñan. Baiña idatzixak, zertziak, danak erderaz.
-Publikuan be igual, edo publikuan dana erderia zan?
-Publikuan dana erderia. Orduan ez euan, hemen eon zan eskola partikular bat eon zan, baiña orduan Elgoibar guztia hor eitten genduan lana, umiena ere bazauan eta emakumiena ere bai, gizonezkuena ere bai, eta eskola publikuak, eta gero ba Marianisten kolejixua; eta hori ta, hor zeuan zentrauta gauza guztia.
-Marianistakin ez ziñan ibili?
-Ez.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia