Bergara (Gipuzkoa)

Ikastetxeak Bergaran

Ikastetxeak Bergaran <p>Bergaran egon ziren beste eskola batzuk: Conchita Maiztegiren eskola. Irakaslearen ahizpa jostuna zen eta josten irakasten zuen. Ikastolaren hastapenak Bergaran.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-214-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bergaran egon ziren beste eskola batzuk: Conchita Maiztegiren eskola. Irakaslearen ahizpa jostuna zen eta josten irakasten zuen. Ikastolaren hastapenak Bergaran.

Transkripzioa

- Eta eskolia esan dozu, bueno, zeuek Enseñanzan, baiña gero bazeuan beste bat hor frontoi inguruan edo? Eta haura...
- Oso ona zan haura.
- Ze zan Bergarako...?
- Bergarakua zan.
- Kontxita Maiztegi edo?
- Kontxita Maiztegi. Beste aizta batekin zeuan, bizi zan hor Barrenkalian eta aiztiak emoten zeban —han be ibili nitzan— “Corte y Confección”. Aiztiak emoten zeban, eta oso gutxi kobratzen zeban harek be, e. Ta bestia zan maistria, oso ona.
- Eskola hori nun zeuan orduan?
- Ba oin egongo da haura eskola haura daon lekuan, oin `Banco Central´-a daon lekuan, edo hola. Elementaletik etaratzen dot kontua, e? Elementala nun daon badakizu? Han frontoia, oin etxiak dare inda, baiña lehengo frontoia han gaiñian dao, asike… Antxoni edo… Antxonin tabernia edo, han inguruan egongo zan. Etxe bat bakarra zan e.
- Inguruan dana ortuak edo…?
- Ortuak [zan], inguruan ortuak.
- Eta etxe bakar horretan ze zeuan? eskolia…
- Eskolia. Eta gero goixan bizi zien… goixan egongo zien…
- Osea, jentia bizi zan.
- Bai, bai. Ez dakit hiru edo lau piso... hiru piso.
- Eta esan dozu eskola horretan neska asko, ez?
- Neskak... uii.. nik ez dakit zenbat jente pasau dan handik e. Ta ondo ikasitta e! Esaten dotsut, nere lehengusiñak be... dauzka lehengusiñak... bat sesenta y cinco años eta bestiak sesenta y dos edo... bueno, hor nunbaittekuak, eta danak han ibili dia, hirurak. Ta nere lagunak be bai. Ta ondo e, ondo, oso ondo ikasi zeben.
- Eta hau, Kontxita Maiztegi, ze zan... titulua zekan berak ala?
- Bai, titulua zeukan, bai
- Osea Magisterixo ikasittakua ta...?
- Bai, bai, bai. Handik jente asko pasau da eta oso ondo gertauta. Ta gero, hamen zela ipini zan hori, ikastolia ipini zan. Seminarixua, dominikuak zeren lekuan edo han ikastolia ipini zan. Ta horrek ipini zebenak ikastolia komeni jakuen ba... titulodunak. Zegaitxik orduan zela ez zeuan... Ta, klaro, subenziñuak eta gauzak hartzeko, ba, titulodunak komeni jakuen, ta [ze in zeben?] Hola, bastante maestra haren modukuak… zegaittik beste batzuk be bazeren, akademixak-eta poliki-poliki ipini zien, ta akademixak-eta be eon die hamen. Ta ze in zeben gero? Ba haura zabaldu zebenian, ikastolia zabaldu zebenian, ba, horrek batu in zittuen. Neure loiba baten… neure loiba baten andria be maistra in zeban —gaiñera maistra bost urtekua indda zeukan— eta oso ondo kolokauta zeuan, baiña horra sartu zan, zegaittik komeni jakuen titulodunak. Zeuken jentia euskerara emoteko gertauta bastante jente, baiña titulo barik, tituluak hartzen zeren, baiña ez dakit zenbat urte izango dien ya, urte asko, hogetamar baiño gehixao. Ta, klaro, horrek danak sartu zian ta oso lan ona in zeben e. Baiña horrek orduaintxe desaparezidu zien horrek beste maistra horrek.
- Akademixa…
- Akademixa horrek eta danak. Eta gero han sartu zien.

Egilea(k): Inazio Arriola (Ipintza institutua) , Ander Maiztegi (Ipintza institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia