Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Orduko eskolak

Orduko eskolak <p>Bederatzi urterekin hasi zen eskolan. Hiru erregelak ikasiz gero, mutilak gertu omen zeuden garai hartan lanera joateko. Gauez ere egoten zen eskola. Anaia batek maristetan eta beste batek Fraisoroko eskolan ikasi zuten. Fraisoron ikasi zuen anaia gerran hil zen, Artxandan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-031-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bederatzi urterekin hasi zen eskolan. Hiru erregelak ikasiz gero, mutilak gertu omen zeuden garai hartan lanera joateko. Gauez ere egoten zen eskola. Anaia batek maristetan eta beste batek Fraisoroko eskolan ikasi zuten. Fraisoron ikasi zuen anaia gerran hil zen, Artxandan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zuk esan dozu abariakin ikasten zeueilla errezaitten, kantuan eta zera; eta eskola formalik euki zeuein?
- Bai, beratzi urteaz fan ta, bertan eskolarik ezin, ba ikasi bai, bai, baiña orduan be beste gauza batzutaz […] egoten zan. Maistrua, maistruari erregalua itten jakon txarrixa hiltten zanien. Erregalua buskantzak eruaten jakon eta bestia ta jentia mezetara asko faten zan kalera, zortzi tt´erdittan. Eta maistrua ba kukuka, hiru erregla ikasi ezkero, “zu, semiak ointxe hiru erreglak ikasi eta ha ondo dau”.
- Zer ikasi?
- Hiru erregla.
- Ondo dau. Eta hurrengo egunean Arruenera mutikua fabrikara sartzeko. Oso sobresalientia izan ezkero, bien, baiña bestela ze ikasiko zeben ba? Hiru regla, hiru zeok, “multiplicar, dividir eta restar”.
- Zenbat lagun juntaitten ziñain eskolan?
- Eskolan kuadrillatxua, eskolan gabien be egoten zan, gabien nagusixak be bai, Endrikek be makiña bat, neu be bai, neuk baiño gehixau beste anaiek.
- (Loba): aitte maristetara be joan izan zan.
- Honein aitte maristetan, honein aitta eskolian ondo euen, eta beste anaie, Fraisoron egon zan, hil zana, gerran hil jatena.
- Fraisoro, diputaziñoko eskolan?
- Bai, urte bixetan sobresaliente atara auen, gero propuesta danak euken puestuek hartzeko, baiña gerriek hartu auen ta, deittu otsain soldau ta Artxandan hil zan.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia