Oñati (Gipuzkoa)

Deustura ikastera

Deustura ikastera Nahiz eta Felix txokolategile familiakoa izan Deustura bidali zuten elektrizitate ikasketak egitera.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-062-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Nahiz eta Felix txokolategile familiakoa izan Deustura bidali zuten elektrizitate ikasketak egitera.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Felix, eta abizena esan dozu lehen?
- Arregi.
- Eta bigarrena?
- Zendoia. Bai. Arregi Zendoia Bikuña Barrutia, lau behintzet badakit.
- Aitta esaten ibili zara lehen, nungua zan zure aitta?
- Nere aitta Jose Arregi, Arregi Bikuña, bueno aitta kalian jaixo zan baiña bere aitta zan Olabarrikua, Olabarri baserrixa, Torre Etxebarrittik gora, handik gora jarraittu eta zela dok ha gaiñeko baserrixa, gain-gain-gaiñekua? Pittin bat gertatu be in bihar da hola etorteko, e? Klaro... Ama zuan Sindikatua, Sindikatua, “sindicato de trabajadores no”, e? “sindicato de caseros”, bai.
- Eta zuek orduen, zure famelixiak txokolatia itten eben.
- Bai.
- Esaten dauenez oso txokolate ona.
- Bai, bai.
- Ze markakua?
- Onena.
- Onena markia.
- “Chocolates Onena”.
- Zeuk in zeben lanik txokolaterixan?
- Bai. Ni neuk gutxi zeatik gero nik hamabost urtekin bialdu nindduein zera, “Escuelas Pofesionles Salesianas de Deusto”, internaura.
- Eta ze ikasi zeben han?
- Ba elektrezista, elektrezista, eta harrezkero ba bizi guztia horixe, elektrezista.
- Eta han salesianotan zenbat denpora in zeben?
- Bost urte, hamabostetik hogeira, internauan gaiñera.
-Oñatin bertan zeguan hori?
- Ez, Deuston.
- Deuston, Deuston.
- Deuston, gu giñan “parientes pobres”, Deuston dago unibersidadia, eta han oñatiar bat han estudixuan ebillen, eta futbolian be itten geben geure salesianotako ekipua unibersidadekuakin, eurak etorten zittuen gure kanpofubulera eta gu faten gitzuan hara eta de todas todas irabazi itten oskuen, hareik kategorixa gehixaokuak ziren, karrerak ziren.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia