Oñati (Gipuzkoa)

Meza latinez

Meza latinez <p>Reyes Korkostegi alkate egon zenean zera erabaki zuen: urtero egun baten latinez abestutako meza ospatzea Arantzazun. Meza ondoren beti jatetxe berean eta beti menu berdinarekin bazkaldu dute azkenengo 26 urteotan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-062-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Reyes Korkostegi alkate egon zenean zera erabaki zuen: urtero egun baten latinez abestutako meza ospatzea Arantzazun. Meza ondoren beti jatetxe berean eta beti menu berdinarekin bazkaldu dute azkenengo 26 urteotan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Oin be itten dogu, e? Zuek badakitzue azkenengo, aurten in dogu hogeta sei urte, lehen “primer sábado de noviembre” Arantzazun mezia Reyes Korkostegik asmauta, latiña kendu zanetik ba, eta neuri be klaro, mutikotatik hasi ta Konzilio Batikanuan edo kendu zuan latiñezko zera, lehenau funeral danak latiñezko zerak, “líberame”-ta, dana latiñez itten zuan.
- Bapebe entenditten zeuein zeuek?
- Bueno, bai, interesa ipiñi ezkero badakik ze gura dauen esatia-ta, latiñez-ta, erderia ta latiña ba bere zera baxakuei, edo? Eta itten xuau “al estilo de antes” Reyes Korkostegi alkate zala asmauta, koruko, parrokixako korukuok gehixenok, bat edo beste ez dok etorriko baiña gehixenok itten xuau urtero mezia Arantzazun eta gero bazkarixa Sindikan, ta mezia latiñez dana, lehenauko zerak, kantuak. Funeralian eta kantaitten geben kantuak kantaitten txuau meza hortan eta gero bazkarixa Sindikan, eta bazkarixa be jakiñekua, e? Orduan itten zan moduko bazkarixa. Hasteko “sopa de caldo bueno”, urtero gaiñera programia itten xuau, e? Hogeta sei urte intxuau aurten, Hogeta seigarren urteurrena, “sopa de caldo bueno con fideo y pistola”, gero “garbanzos con berza”, baiña garbanzuak eta azia nahastuta aparte, garbantzuak txorixuakin eta okela zatixakin egositta, eta azia morzilla odolostiakin, gero “rollo”, okelia izaten dok, “rollo”, eta gero postria “arroz con leche”, konpota eta ze gehixau izaten dok, ta bueno, hori, “menú fijo”, hori jakiñekua, beti iguala. Eta ona e? Oso ona.
- Gosetu in naiz entzuten bakarrik. Orduan hori zemendiko leheningo zapatuan?
- Bai, azaroko leheningo zapatuan, aurten bigarrena tokau dok zeatik leheningua jai zuan, bai, bigarren zapatuan.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia