Oñati (Gipuzkoa)

Latinez kantuan

Latinez kantuan Solfeoa ez ezik kantuan ere ikasi zuen. Kantu gregoriarrak latinez ikasten zituzten. Solfeoko maisua gogorra zen klaseak ematerako orduan. Pertsonaia ezaguna zen Ascensión Zabala maisua, bere janzkera dotore eta pilotarekiko zaletasunagatik, besteak beste.
Tamaina:
Solfeoa ez ezik kantuan ere ikasi zuen. Kantu gregoriarrak latinez ikasten zituzten. Solfeoko maisua gogorra zen klaseak ematerako orduan. Pertsonaia ezaguna zen Ascensión Zabala maisua, bere janzkera dotore eta pilotarekiko zaletasunagatik, besteak beste.

Transkripzioa

- Eta zuan abade bat dotoria e? Mutiltzarra, atletia eta, baiña plastatekuak emuten osken, berihela ez baian ikasten, eta “aluori” esaten, “alu hori”, bizkaittar, bizkaieraz, “alu hori”eta plastatekua, benga, ta hareik danak aguantau ta ixilik. Etxian esaten baian ba “zeuk be ganorarik ez dozuen (etzeben) euko edo”, errazoirik mutikuairi sekula emun orduan e? Oingo moduan e? Oin plastateko bat emuten baldin badau maixo batek baten bateri eta etxera faten bada, maixuak plastatekua emun dost, baxoiak aitta protestan.
- Berihala.
- Honbre.
- Eta zueri orduan ...
- Eta orduan “método de solfeo” aspaldikua, oin ez xakixat zekin ingo dauen solfeua. “Método de solfeo” orduan zuan ba leku guztietan praktikamente bat, zeatik han Donostian neri harek etara nostana bera zuan, iguala.
- Eta orduan apaizak ematen zotsuen solfeua.
- Apaizak, bai. Organistia eta koruan kantuan.
- Orduan hasi ziñan zu parrokixan?
- Bai, bai. Hori don Ascension Zabala gaiñera ha be desagertu in zuan, ha be “rojo-separatista”-edo zan-edo, nazionalistia-edo, desagertu in zuan hemendik. Eta hemen ingo txuan ba bost edo sei urte lehenau, “treinta y seis”, eta badakot Goi Argi, Goi Argi da bai parrokixako hojia. Holako baten, bai gordeta xakuat, Goi Argi. Holako bat gordeta dakot, reportaje bat ekarri eben horrena, Don Ascension Zabala, eta zala, perfumauta eta ibilten zan eta hori bai akordaitten naiz, eta hor ipintten dau hori be, eta sotanatik kanpora jemeluak, zerak, alkondara zurixa, jemeluakin, jemeluak...Eibar, Eibarren ze material itten zan, horixe xakuat beste bat ahaztuta. Jemeluak materiala baltza eta...baltza eta doraua-edo.
- Damaskinaua?
- Damaskinau, baiña ez, beste izen bat euken, Eibarren itten eueilla-edo, hori goguan dakot. A eta behin entzun neben etxian aittari esaten, aitta amari esaten: “hau organista barrixa etorri danau, pelotan itten idau pelota lekuan sotania gerrira jaso eta frakak bistan”. Eta handik bi edo hiru egunera, zailla, han nun ikusten xuat gure organistiori gerrixan, sotania gerrixan lotu, klaro, bestela ezin ba atxintxika egin pelota lekuan, ta pelotan. Orduko kontuak.
- Eta zela ikasten zenduen, solfeo bakarrik eta organua joten-edo...?
- Ez, ez, kantuan, kantuan bakarrik, kantau bakarrik. Eta gero ba kantuak zerak, ba gregoriano zera, latiñezkua dana, elizan dana latin itten zan orduan.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia