Oñati (Gipuzkoa)

Gerrarekin eskolarik ez

Gerrarekin eskolarik ez <p>Eskolan ospitalean hasi eta gero Agustinoetan jarraitu zituen ikasketak. 1936. urtean amaitu ziren eskolak gerra hasi zenean. Mutikoak ezer ezean kalean ibiltzen ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-062-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskolan ospitalean hasi eta gero Agustinoetan jarraitu zituen ikasketak. 1936. urtean amaitu ziren eskolak gerra hasi zenean. Mutikoak ezer ezean kalean ibiltzen ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta eskola urtiak, Oñatin be ibilliko ziñan aurretik.
- Bai, agustiñuetan, agustiñotan gero egon zuan epoka bat, ointxe pasau dira 70 urte, erderaz be in leke, e?
- Bai, bai.
- “Veintiuno de septiembre del treinta y seis” zerak, hona etorri zittuan “las liberadoras, tropas liberadoras del invicto caudillo franco”, in txuein hemen kristonak. Eta agustiñotako eskolia martxan euena, oin zera, “Muebles Idigoras” baxauk ba?
- Bai.
- Han xazaken hiru eskola, agustiñotakuak, Santa Mariñan erdiko eskolia leheningo Santa Mariñan, Santa Mariñako erdi-erdixan xauan agustiñuena, ni handik leheningo handik pasau nintzuan, Ospittaletik Santa Mariñara leheningo hara, gero handik beste hiru kurso ya nagusitxuaguak hor; eta hor geontzela alde in euein, zera agustiñuak be ba hiru edo lauk alde in xuein hemendik.
- Gerriatik?
- “Por rojo-separatistas”-edo, etxakixat ba, orduan danak egozen ... nazionalistagatik.
- Agustiñuak be gorrixak ziren?
- Agustiñuak “rojo-separatistas” ez baiña nazionalistak-edo ziralako-edo, bat e ..., orduko izenak eta akordaittia eta zailla dok baiña, han hiru, bat Larrakoetxea, Bedita Larrakoetxea.
- Bai.
- Ha hantxe xabillan hirugarrenian nagusixarenian, ni hara ez nintzuan aillau, ni hango leheningo edo bigarren maillan nebillela etorri zuan zeori eta kitto. Eta hor geratu gitzuan, ha izan zuan epoka bat baiña hola, mutikuok kalian libre, ez eskola, ez aguazil, ezebe barik. Nahiz ta nagusixak afusilau eta horreik danak egin, gu mutikuak kalian, libre egun guztia.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia