Oñati (Gipuzkoa)

Senarra gaixorik

Senarra gaixorik Senarra gaixotu eta ospitalean hil zen. "Agrariaren" jokabidea ez zen bidezkoa izan. Egur asko jasandakoa dela dio Karmenek.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-060-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Senarra gaixotu eta ospitalean hil zen. "Agrariaren" jokabidea ez zen bidezkoa izan. Egur asko jasandakoa dela dio Karmenek.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Orduen gaiñera, Agraria beti pagau dogu ezkondu ondorien berihelaxe hasitta, baiña Agrariak be ez oskun abonaitten orduan. Operau zan, guntzurrunetik ebillen geizki, oso geizki, eta Vitorixan, medikuak, esan oskun Alvarez-edo orduan, gero Legazpira fan zana, eta berak eukala lagun bat oso ona zala, eta “tienes una operación” ez dakit zer esan otsan ta. “Pues por quedarme bien me importa, me importa un poco que me muera también”, bueno Rafael, (...) eta famelixia amak jasoko dau, (...) eta holaxe esan otsan medikuak ba baietz, eukala medikua oso ona eta harek ondo ifiñiko ebela eta halaxe fan zan Vittorixara, Vittorixan egon zan, eta esan otsan medikuak bat dakola "completamente" hondatuta, eta oingua ez e? Aspaldittik dakola gaiñera. Eta bestia ez eukela ondo, ez eukela bestia oso ondo. Orduan esan oskun “no está del todo bien, kuntzurrun bakarra dakotzu, eta bera nehiko geizki”. (...), azkenian haretxekin fan zan. Hirurogeta lau urtekin, artian zaharketako asti barik. Oso zahartu zan gaiñera han egon zan denporan, Vittorixan egon zan denporan oso zahartu zan. Nere ahizpia joaten zan ixa egunero joaten xakon ta, geure aittajuna emuten xon honek, esaten nostan, aittajuna emuten jon honek. Eta ze ingo xonat ba? Medikuen eskutan xaon, nik ze ingo xonat ba? Ez egidan holako tontokerixarik esan. Berak esaten nostan ba ez dakit ba ondo ittiatik edo geizki itteatik, baiña ez, nik ikusten neben berak letxe zela euan, ni joaten nitzan eta jentiak begiratu itten nostan, neri ez nostan inporta jentia begiratuatik, zeu egoten baldin bazara hobeto zaoz ta kitto.
- Ospittalian hil zan?
- Bai, orduan atzera etorri zan etxera eta esan nostan, hori zela da? Ez xat akordauko oin izena, hori da pagokua da gaiñera.
- Ospittala?
- Bai, eta Uribarriko segurua geukan orduan, beste seguru xelebre bat egon zan, bueno harekin trankil egoteko modura geozela ta harek asko gehixau ez ekixen mediku harek be, gixajo harek, […], ipiñi geben ba harekin, ta ez oskun Agrariak, Arabara joan gintzalako ez oskun abonau zeori, Agrariak.
- Arabara fan ziñaillako?
- Arabara fan gintzalako, tokaitten zan Gipuzkoan bakarrik, (...). Nundik pasau naizen horreatik esaten dotzut ba nik. Horreik danok ikusten hasiko banitza ni jausi, jarritta egon ez ezkero ni jausi ingo nitzake.
- Barre igual. barre.
- Ee?
- Barre. Horreik danok pasauta eta ondiok hementxe e?
- Ondiok hementxe nau bai, egixa da hori. Baiña nau paliza haundi bat hartuta, bizi danian palizan egon naiz ni, gaur egurra, bixar be egurra, etzi be egurra, holaxe egon naiz ni.
-Eta sekula ez dozu hola, egun polittik pasau?
-Ez, […] San Juanera fan nitzan, hori badakitzue, zazpi aldiz kontau dotsuet eta.
-Ez xatzu beste holakorik?
-Beste holakorik ezebez. Orduan kriadak ziren “muy estrictas”, zeatik egon bihar ziñan “a lo que mandaban”, eta gaur ez dakotzu jai, ba etxian egon bihar dozu eta kitto. Holaxe bizi izan naiz ni, holaxe bizi izan naiz ni ta

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia