Oñati (Gipuzkoa)

Ilunetan beldurrez

Ilunetan beldurrez Neskametzan igande arratsaldea izaten zuten libre, baina bederatzietarako etxera itzuli behar izaten ziren. Plazako dantzaldira joan eta ilunetan San Martinetik beldurrez igarotzen ziren etxera bidean.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-060-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Neskametzan igande arratsaldea izaten zuten libre, baina bederatzietarako etxera itzuli behar izaten ziren. Plazako dantzaldira joan eta ilunetan San Martinetik beldurrez igarotzen ziren etxera bidean.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta esan dozu domekak libre eukitten zenduezela.
- Bai, domeka arratsaldiak libre, domeka arratsaldia izaten zan ba, bazkaldu ta fregaua in ta danak in ta ba, lauretan edo bostetan-edo urtengo giñan, eta neguan berriz gerotxuao, zazpiretan hasten zan musikia eta zortziretarako edo beratzitarako, beratzitarako ez baziñan faten etxera oso berandu izaten zan, “antes de tocar las nueve teneis que venir a casa”, Ugarte, Ugarteko señoria ona zuan bera, ona zuan bera!
- Baiña musikia plazan-edo?
- Plazan, plazan.
- Kalera bajatzen ziñazien?
- Bai, kalera, bai, Ugartetik kalera zenbat dau ba? Kilometro eta erdi? Bi kilometro ez dakit egongo diren. Kalera faten giñan eta hemendik be bai, hemendik be kalera juaten nitzan.
- Eta ze egoten zan, bandia?
- Bai, bandia, musikia egoten zan, dantza in ta. Azkenengo zera joten zan zortziretan, eta hura akabaitten zanian azkenengo burrundaria jo baiño lehen, polaiñas, e? Eta etortzen giñan pillia e? Eta gero San Martin oso peligrosua zan. Gure alabiak esaten dau, oin ez da ba egoten San Martiñen iñor! […] Orduan San Martiñen egoten zan tremendako billurra. Hor beheko Jauregiko zerak, oin edadetuak dira oso, oso edadetuak dira, hareik esaten euein, San Martiñen tremendako peligrua, baten bat egon eta gero jarraittu ezkero eta harrapo, aber zer pasauko zan. Gure neskatilliak esaten dau behin fan dala goizien, ordu txarretan, gabian berandu xamar, illunetan askotan ta; sekula ez jakon tokau ezebe. Jakiña, bilddurgarrixa izan dalako hau.
- Argixa be bai, ja han.
- San Martiñen badau?
- Oin bazter guztietan.
- Bazter guztietan. Azkarretan ez daue ipiñi ondiok, e zu? Aber nora begira zaozain. Ean zeozer aiuntamientuan.
- Baiña San Martiñen hemengua? Hemengo San Martiñen esaten dozu?
- Bai, bai, San Martiñen.
- Hor gaztetxia ifiñi daue. Hor, klaro ni horra gabaz ez naiz faten ta.
- A, ez zara faten gabaz. Ba ez fan, e? Bestela zeozer ingo dotsue. Ba ez dakit zer, baiño guretako bilddurra izaten zan San Martin, bilddurgarrixa.
- Baiña zeatik izaten zan bilddurgarrixa, illun zegolako-edo?
- Gizonen bat egoten zalako begira, baten bat, bai, ta ni pasaute nao illunez.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia