Oñati (Gipuzkoa)

Ogi beltza egiten zuten

Ogi beltza egiten zuten Segurako okindegian ogi beltza egiten zuten, irin nahasiarekin. Villafrancatik bidaltzen zuten irina. Hirurogeita hamar zentimo kobratzen zuten ogiko eta hura izaten zen lau pertsonentzako egunerako anoa.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-060-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Segurako okindegian ogi beltza egiten zuten, irin nahasiarekin. Villafrancatik bidaltzen zuten irina. Hirurogeita hamar zentimo kobratzen zuten ogiko eta hura izaten zen lau pertsonentzako egunerako anoa.

Transkripzioa

- Eta Seguran egon ziñazienien zer, edo esan dozu baserriko estiloko ogixa egiten zenduela, eta ogi klase diferenteak egitten zenduezen?
- Ez, ez, berdiña izaten zan.
- Dana berdiña.
- Dana berdiña, amak horixe esan nostan etxera joan nitzanian ogi giñan, ogixa in naben eta esan nostan: “Jesus, hau don ikasi duana?”, “Ze ikasi bihar neben ba?”. Jente dana goziak amorratzen ta, ogixak polittak itten? Ez polittik eta ez zatarrik, ogixak urtetzen zeben modukuak, eta jaikitta eta ondo erreta, ondo tostautak izaten ziren e? Hareitxeri be despreziua, ze, zertan ikasi bihar neban, […] itten, neuk? Zerekin? Gero ogi zurixa itten hasi ziranian, orduan hori zan “el no va más”. Gero nere anaia egon zanian esaten eben, ya ke estraperlua gastau in zan, eta estraperluan ogi zurixa itten ei euen, goizian dirua alde danetatik etorten ziren hona eta oin ezelako dirurik, […] hiru piso edo baeukein erositta ta, bueno, bueno, ze bihar eben ba harek? Harek be bihar eben dana, (...) ez dakit lau seme-alaba edo bost edo zera, eta andria.
- Eta ogixok , esan dozu ogi zurixa, eta ogi zurixaren aurretik zelakua izaten zan ba?
- Ha zera, baltza, oin integrala edo jaten daue ba?
- Bai.
- Horren modukua eta depende, batzutan zeraua, uruna nahastutakua bialketan baotzuen ezin zeken in, ta bialketan baotzuen zeori, gorrixa, uruna gorrixa izaten zan, halakua zaku bat eta bestia bi bialketan baotzun ba orduan gozua izaten zan ogia, oso gozua.
- Eta ze itten zeuen, zurixa eta bestia nahastu?
- Nahastu. Eta batzutan bialketan euen nahastuta, orduan (...) Preguntau itten nostain neri, […], nere tio batek Bergarakuak esaten nostan: “ogi zurixa jango dozue zuek, eta nahastuta bialketan doskue”, ezin ziñuan esan orduan ogi zurixa guk jaten doula eta bestelakua emuten xaula bestieri diferentia. “Nahastua bialtzen doskue, tio, eta han ez dao ezer itterik, hau ezin dozu” (...) esaten otsan hala. Nahastuta bialtzen doskue asko, bialtzen daue nahastuta.
- Eta zuek nundik hartzen zeuen ba uruna?
- Villafrancatik ekarten euen.
- Baiña azokatik-edo?
- Ez, ez, ez. Nik ez dakit nundik erueten euen, ez doz interesau be itten gaiñera nundik eruaten euen, baiña Villafrancatik eruaten euen. Diar itten otsain: “que nos quedamos sin harina”, bueno, bihar holako ordurako euko dozue, horreik kontu horreik ...
- Gobirnuak kentzen baotsan garixa zeari, baserrittarrari, gero eurak partiuko euein, ezta?
- Klaro! Ez dakit ba nik ze itten euein, ez dakit nik nungo garixakin, ez dakit ze itten euen, hori ez dozu jakin be ingo gaiñera. Ba halaxe bialketan euen uruna ta itten ziren ogixok eta “setenta céntimos” balixo euen, holako ogi ze batzuk izaten ziren, […] eta tercerako zera eukeindako harekin lau, lau personandako egunerako […]
- Razionamentua?
- Bai, razionamientua, lau. Eta primerakua eukeiñak ba holakotxe ogitxuak.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia