Lehen dena bekatu
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-058-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Auzoa: Araotz
- Proiektua: Deba eskualdeko ahotsak - Oñati
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Kepa Elortza
- Data: 2008(e)ko abenduaren 12a
- Iraupena: 0:04:12
- Erref: ONA-058/018
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren indarra
Transkripzioa
- Han esan dot hamaika pastore. Garai hartan, ba, pastore horreik itten euen baserrixan hementxe itten dan letxe babak eta janarixak ba igual han, ta gero antzuketan zienian etxera faten zian, eta hola zortzixan edo ardixairi bisitta bat ittera mendira, eta etxeko baserriko lanetan eurak ta hola. Eta gaztaia dana itten euena, mendixen itten euena handik gero faten zien aldiko apur bat behera eruen ta saltzen faten zien, ta mendiko gaztaiak betik dako bere famatxua, hemen beheko zelaittan baiño betik mendixen... Zenbat eta mendi fiñaua eta larra fiñaua ta esne hobia da, ta hortxe saiaketan zien. Juergarik ezebez. Mutillak zian nere kinttuak. Etorten zien mezia entzutera hona, meza nagusira. Ardixak jaitzi, gaztaia itteko igual ez zian aillegauten ta gero itteko itxitta, gatzeittuta edo itxi eta hona, tabernara pentsau be ez, mezia entzun eta arriba. 18 urte 17-18 urteko lau kinto neriak batera egon zien, ta arriba! Eta uda danian mendixan bizimodua, aber gaurko 17-hemezortzikuairi han, e? Etorri mezetara, mezia entzun ta hara. Aber, nun da oin lehenauko fedia eta oingua eta nun dia honeik? Ze pasauten da hemen? Aber, lehenao dana zan pekatu gu gaztiak giñanian. Hau esango dot baitta ehun relijioso onduen baleoz be, danak entzuteko moduen. Dana zan pekatu, ta oin ixa ezebe ez da pekatu. Ze pasauten da? Jaungoikua lehengua egongo da, ba? Aber! Nire ustez.
- Jaungoikuak berak be igual eboluzionau ingo eben.
- Ba ni horrekin egoten naiz, ha lehenaukua ezin xeikien, ha lehenaukua nik kontuak itten, hau ez dok hola. Ni hola iñoiz ardittara fan eta, ardittara fandakuan ezin zeike neurtu holako ordutarako etorriko naiz, trenera fan bihar dozun edo autubus batera fan bihar dozun moduen, ezta hori! Mendixen lan ona ondo in gura badozu saiatu in bihar dozu, eta gero mezetarako bidian harrapoka etorri eta berandu in igual. Amak lehenengo dalako bronka eta beonek be bai. Ni nere buruari, e? Gura badozue sinistu eta gura badozue ez. Jaungoikua esaten daue alde danian dauela, "ikusi dozu nik mendixen in nittuanak? Ikusi dozu nola etorri naizen? Ikusi dozu hamen bronkia eta andriena?" Jaungoikuari, e? Direktamente. Aber, zeiñena da hemen arrazoia? Harek ez eben ezer esan, harek ikusi ninddun, ba ikusten ba(di)ttu danak, mendixen ikusi ninddun ni zela ibilli nintzan, zela etorri nintzan, gero zelako bronkia hartu neben. Aber, berba itteko balitzake segidan esango eben: "Ez, geldi itxi semiari, hori ahaleginddu da danak, horri ez eskatu gehixao". Baiña ez, ha ixilik egon zan, ta, ba, honeik eurena eta ni neriaz. Eta nik esan neben, nik esan neben, neure buruari esan notsan: "Nik in (di)ttuan lanak mendixen lana ondo itten, ni etorri nintzan moduen etorri, hau pekatua bada ez xaok ez zerurik eta ez infernurik". Neuk nere buruari, e? "Hau pekatua baldin bada, ni ibilli naizen moduen ibillitta, mezia utzi in duala eta, hau pekatua baldin bada, ez zerurik eta ez infernurik ez xaok". Zeatik ni seguru nenguen jaungoikuak, esan dot lehen be eta esango dot berriz be, saiatu in bihar zara duro bat etarateko, ez taillerretik sobria etorriko da, ez euen orduan holakorik, orduan saiatu in bihar zan. Ezta ba mezetara fatia, ondo da, mezetara fatia oso ondo da, neu ez naiz kontra, baiña ezin dozunien ezin dozu. Honbre, hori esaten dot, ta horreik mutiko gizajuok be mutil gaztetxuak etorri eta Degurixara, sikiera tabernara fan ta saldatxo bat hartu, ezta hori be, arriba.
- Baiña mezetara etorri in bihar.
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!