Ataun (Gipuzkoa)

San Gregorio festak

San Gregorio festak <p>Jaiak asko aldatu dira lehendik. San Gregorio santuaren eguna dataz aldatu zutela azaltzen du. San Gregorio festak nolakoak izaten ziren. Aizkolariak eta bizikleta-lasterketak egoten ziren.San Martingoen eta San Gregoriokoen arteko pikeak. Dantza lotua debekatuta zegoen eta dantzan harrapatuz gero kongregaziotik botatzen zituzten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATA-006-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Jaiak asko aldatu dira lehendik. San Gregorio santuaren eguna dataz aldatu zutela azaltzen du. San Gregorio festak nolakoak izaten ziren. Aizkolariak eta bizikleta-lasterketak egoten ziren.San Martingoen eta San Gregoriokoen arteko pikeak. Dantza lotua debekatuta zegoen eta dantzan harrapatuz gero kongregaziotik botatzen zituzten.

Transkripzioa

- Esan didazu hemen, e, jaiak-eta… jaiak-eta asko aldatu diala.
- Bai.
- Asko kanbiatu?
- Lehen izaten huan hamabin, martxon hamabin. Ta oain, zean, agorren, agorren hirun.
- Eta zergatik kanbiatu zan o?
- Santue kendu zuelako egun hartan, egun hartako […]
- Zein zan ba?
- San Gregorio. Ta hua […] aldau zien ta baita festak´e.
- Klaro. Eta oain agorren?
- E?
- Agorren oain?
- Oain agorren.
- Hobeto?
- Bueno, ba, igualtsu. Lehen, lehen haseran, festan haseran izaten hittun. Ta oain ia bukaeran.
- Bukaeran. azkenetakok.
- Azkenetakok.
- Inguruko azkenetakok izango dia.
- Bai ba. Lehen haseran ta oain azkenen. Bukaeran.
- Eta… nolakoak izaten zian festak?
- Guretzat onak. Oain baiño hobek.
- Hobek, ez? Eta nolakoak izaten zian?
- Ba… bertako aizkolarin batzuk apustu bezela. Ta karrerak´e bai,ze, bizikleta karrerak eitten hittun.
- A bai, bizikleta?
- Bai. Bertako Luistarrak-eta. Geo, geo, eoten huan ba pelea, barrio batekin besteekin ta…
- San Martin ta…?
- San Martin ta San Gregorio. Beti pelean ta batekok hobek ziela bestekok hobek ziela ta hola.
- Ta peleak?
- Ta hortan.
- Bai e?
- Bai. Oain antzin.
- Eta dantza-ta izango zan, ez?
- Bai, dantza, dantza librea, ordun jeneralen izaten huan.
- Libre beti?
- Bai.
- Agarrauak-eta?
- Agarraua debekauta.
- Debekauta?
- Bai. Apaizak…
- Non? San Gregorion?
- …apaizak.
- Eta apaiza begira ibiltzen zan?
- Harrapau ezkeo, zea, kongregaziotik bota ta...
- Bai e?
- Luistarrak eta, Marian alabak-eta. Ordun bai, hola izaten hittun gaztek ta… kongregaziotik igual bota. Deskuidon harrapatzen bazittuen eo jakiten bazuen ibilli zala ta.

Egilea(k): Alejandro Pulido

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia