Ataun (Gipuzkoa)

Ataundik hurbileneko hizkerak Lazkaokoa eta Zaldibiakoa

Ataundik hurbileneko hizkerak Lazkaokoa eta Zaldibiakoa <p>Beasaindik Ataunera txori-izenak aldatu egiten direla dio. Esate baterako: buztanikarari beraiek ur-txoria deitzen diote. Orokorrean ere Lazkaoko euskaratik Ataunekora badela aldea dio. Hurbileneko euskarak Lazkaokoa eta Zaldibiakoa iruditzen zaizkio; Idiazabalgoa desberdinagoa eta Segura edo Zegamakoa are desberdinagoak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATA-006-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Beasaindik Ataunera txori-izenak aldatu egiten direla dio. Esate baterako: buztanikarari beraiek ur-txoria deitzen diote. Orokorrean ere Lazkaoko euskaratik Ataunekora badela aldea dio. Hurbileneko euskarak Lazkaokoa eta Zaldibiakoa iruditzen zaizkio; Idiazabalgoa desberdinagoa eta Segura edo Zegamakoa are desberdinagoak.

Transkripzioa

-Esan dezu txori izenetan-eta badala… aldatu egiten dala.
-Diferentzie, bai.
- Beasaindik honea ta…
-Asko.
-Bai, e?
- Bai.
-Eta beste herri batzukin´e bai? Zaldibi ta Segura ta…
-Danakin, batzuk postura igualtsun, baiño beste´atzuk oso diferente igual.
-Buztanikara esan dezu…
-Buztanikara batzuk.
-Ur-txorie.
-Guk ur-txorie.
-Eta zuk beste herri batzutan-ta ikusi dezu diferente dala?
-Bai. Beste izen klase dezente zerek.
- Eta bestela, euskara kontuak´e bai diferente dia…
-Baita.
- Lazkaotik honea Atauna ta?
-Bai, diferentzi pixkat bai hortan'e.
-Eta berdintsuena zein da, Ataungo euskara-ta. Zaldibikoa edo Lazkaokoa edo?
-Zaldibikoa igual gehio, bueno, Lazkaokoa ere bai.
-Berdintsu. Eta Idiazabalgoa?
-Idiazabalgoa diferentegoa.
-Bai?
-Bai.
- Segurukoa ere bai?
-Bai. Segurokoa diferentzia haundie.
-Bai?
-Bai.
-Segura, Zegama…
-Bai.

Egilea(k): Alejandro Pulido

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia