Araotzen ijitoak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-057-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Auzoa: Araotz
- Proiektua: Deba eskualdeko ahotsak - Oñati
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Kepa Elortza
- Data: 2008(e)ko abenduaren 12a
- Iraupena: 0:02:14
- Erref: ONA-057/017
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak
Transkripzioa
- Gero jaten (di)ttue buetrak txarrixok eta jittanuari kulpia bota.
- Jittanuari, ba, ba, guri jitto-herrixa esaten xaue honi ta, jitto-auzua edo jitto-herrixa ta, jittanuak gazela ta bai, bai, jittanuak gazek bai, Maria ta Jose.
- Jitto herrixa ze, honi auzouniari?
- Honi auzouniari esaten xauela jittanuen edo jittano edo jitto-herrixa.
- Jitto-herrixa?
- Bai, jitto-auzua honi, ta Ugaran edo, ha jitto-herrixa, hara jittano danak joten euen bai, ta jitto-herrikua ha.
- Ugaran jitto-herrixa... hau jitto-auzua.
- Ugaran jitto-herrixa eta Aratz Urruti jitto-auzua.
- Baiña hori ijittuak egoten ziralako?
- Holako zeozer izango zan, etorten zielako edo bertan egozelako ijittuak, jittano samarrak bertan egozelako, hor beste...
- Ijitto samarrak.
- Ijitto samarrak.
- Aratz Urrutikua beste kasta bat.
- Beste kasta bat, bai. Ba zu, horixe baiño ezta, Mañakuak... a ze barriak in nittuan nik baten, kilua gizendu nintzan, e! Mañako Azpiko Txikiñeko zela dako? Paula edo, Donostian bizi da, harek larogei urtetik gora bastante dako, hor Andarto azpixen han badau ba zera, Imanolen etxabolia edo, eztakit egon zarien sekula, hantxe. Ta komestaziñua etara dogu ta, ba, bera Araozgua bai baiña Mañakua, e! Mañakua. Ta "Maña ezta Araotz" edo, esaten otsala illobiak eta "Maña Araotz don baiña Mañakuak beste klase, beste raza bat gaittun baiña gu! Enda errekatik errekara Arantzazukuak be ez gaittun, e!" Hareik Arantzazuarrak, berriz; hor bixan bittartekuak, hemen jitto-auzokua esaten dogun moduan han mañarrak berezixak ziela esan gura eben, ta haren esaerakin zenbat barre in neben nik. Holakotxe esaerak, haxe bai dala andria!
-Eta gu Lurgorrittarrok nun sartzen gara ba, orduan?
- Zuek "como un cero a la izquierda", alde batetik eta bestekaldetik leheninguak.
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!