Oñati (Gipuzkoa)

Gabon-batzea Araotzen

Gabon-batzea Araotzen <p>Putreekin sustoa hartu eta hurrengo egunean Gabon-batzea izan zen Araotzen. Lasaigarria eta hunkigarria izan zen Mirenentzat, aurreko eguneko gertakizunak pasatu ondoren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-057-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Putreekin sustoa hartu eta hurrengo egunean Gabon-batzea izan zen Araotzen. Lasaigarria eta hunkigarria izan zen Mirenentzat, aurreko eguneko gertakizunak pasatu ondoren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Beste semiak esan nostan, Kepak-eta esan nostan: "Ze ama, ze ebali dozue hemen buetrakin?". "Ze ebali doten buetrakin esaten dozue? Holakorik pasau bihar xatenik be ez nixuan pentsauko sekula santa. Baiña hemen etorten danakin enfrentau bihar izaten dok bai eta hau ta hau pasau da, baiña uste xuat Hollywoodeko artistarik onenak be makiña bat ensaio ingo xuei, baiña hain ondo urteteko moduen in giñuan lana, "que a la perfección" urten xok gauziorrek, baiña buetrak por txurro ez xuein jan txarrixak". "Eta zeu han egon ziñan?", "Egon? Ni neu fan in nintzuan ikustera txarrixak, "lo que pasa es que" nik ez nekixan txarrixak nun egozen, nik pentsaitten nixuan ba nola dakon hola arkua etxiak, han arkupeko zerian egongo ziela, baiña han ez egozen, egozen larrain azpiko bordepeian egozen, ertz-ertzian esegitta zeakin, honeaz, poleakin, ondo esegitta egozen haik". Eta, baiña hareik bestiak ikusi, ikusi eta ze denpora gutxixan, berak esaten nebena, azpixak ataraten ibilli zanian hemen Goittiko beziñuaz, Joxe Mari Goittikuakin, "horreik zer xabillei hemen? Hainbeste buetrak?" "Zer ibilliko xuei ba? Jan billa ibilliko (di)ttuk", "Bai, itxuria halaxe xakuei honeik". Eurok komestaziñua ebali baiña okurriu be ez. Ta bestiak baekixen Goittikuak txarrixak hildda egozela Txapelenian, baiña okurriu be ez hori. Eta gero bestiak fan zintzan, eta guriak be bai, guriak hamarretan edo bokau bat in eben ta gertatu ta esan dotsutena, fan bihar eben Agrariakora eta dentistiana be bai ta, lan batzuk eukan itteko eta hara fan bihar eben ta urten eben, baiña "por un churro" neuk momentu batetik bestera pasauko dok ta... Geroko egunetan, hemen etorri ziran zera Txema ta Txuma ta belenaz tratoriakin ta ume pilla bateaz etorri ziren bai, artearte hainbestian egon nintzan, ta orduantxe in nintzan emozionau, hainbeste jente auzokua ikusi barik bai, ta aurreko egunian neu bakar-bakarrik buetra zaharrokin eta oin honeik danok hemen. In nintzan emozionau, e? Hori zan Gabon egunian.
- Igaz?
- Igez, igez, igezko kontua da.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia