Istripuak; senarraren moto-istripua
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-046-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Oñatin gertatu zen istripu handi batean hil zirenen inguruko azalpenak. Beste istripu batzuk, bere senarraren moto-istripua barne.
- Proiektua: Deba eskualdeko ahotsak - Oñati
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Kepa Elortza
- Data: 2008(e)ko azaroaren 06a
- Iraupena: 0:05:25
- Erref: ONA-046/010
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Garraioak » Bizikletak eta motorrak , Herria, azpiegitura » Garraioak » Autoak , Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Gertaera izugarriak eta ezbeharrak
Transkripzioa
- Eta hori, Martin Zulueta esan dozuna, hori esan dozu akzidentian hil zan ezta, bera?
- Bere alabia hil zan hor, horko andria hil zan, gaztia.
- Martin horrena, alabia hil zan akzidente horretan?
- Akzidente horretan hil zan. Horreik fan ziran Gabonetako regaluok ekartera umiai Bilbora, asko ekarri be in biharko zittuen eta euren kotxiakin fan zien, txoferrakin, baiña danak galdu zien han, pasonibelian, txoferra ta, eurak bi ahizpa eta aitta gaiñera.
- Danak hil zian orduan.
- Eta Martin hori bertan euen?
- Martin ez. Martin,... etxe hortakuak bazian horreik, hori aurrerago, hori ez dakit, hori nik persona hori ez neben hainbeste ezaguturik izango, baiña horrek eztarrikuak kentzen zittuen semiak, glandulak kentzen zittuan, eta oso lan haundixa eukitten eben hortan be, baiña gaur hori itteko be, hara, beste edozeinek asmauta dakoi, hor holako batzuk ein eta kentzen dittuela, bai.
- Eta akzidente hori noiz izan zan, gutxi gorabehera?
- Berrogeta hamar bat urte badia hori zala. Ta nik fotografia dakot horrein entiarruan lau kaja egozen, parrokixien atien lau kaja, dagoz, txoferrena ta beste hirurena. Gogorra izan zan e? Eta handik eta estaziñora, kanposanto aldera, ha, estaziño alderakua eta, ha dana, dana, dana, jentia dago. Arkitektua Kalezaharrian bizi zan, eta gero Kalezaharrian gora etorri zien hor abare pillia eta handik ekarri zittuein illaria, baiña gogorra izan zan, benetan gogorra. Gero egon dia akzidentiak, gaztiak be euki gero hor, San Prudentzion be bai ta, beste baten Domu Santu bezperia, eta etozen Mondrauetik eta gura euen eguna zabaldu orduko etxeraketia, eta belozidade haunditxuaguaz hartu euen eta jo bazterra eta han geratu zien haik be. Haik ez dakit zenbat zien, hantxe geratu zien haik be. Bai, holaxe gutxien uste dan lekuan, ba, tokaitten dia horreik. Eta horreiña barik nere gizonak euki eben akzidentia. Esto, beetorren, Legazpiko alkatiakin egotera fan zan eta beetorren bueltan ta gorra, bere farol zahar batekin xoian goittik-behera, gorra, eta gorrak ez otsan aldeteko zerik eta berak emun otsan ezkiñiari. Motorrian ez gitzan aguro ibiltten, behetik-gora hankia lurrian ipintteko moduan faten giñan. Ni zazpi urtian ibilli nitzan motorrian, baiña hankia lurrian ifintteko moduan betik, hemendik Arantzazura eta, umiak be danak hartuta faten giñan, kamiñuan be ez euan gaur lako beste kotxe ta traste, ez euen, libertade gehixau euen, eta hola. Baiña ni gero, gizon hori jota, kamiño ezkiñan geratu zan nere gizona, hantxe belarrittatik odola daixola, kamiño ezkiñan, eta hementxe Urtiagaingo mutil bat neskiari lagunketara goiko palazioko kriadiari lagunketara etorrela neskia […] , klaro, koiñatuaren anaia, esto, ha neskia itxi eta fan zan tasisa hartzera, itxi eben Txopekuan, eta gero neri abixau nostan, eta hurringo egunian fan nintzan Txopekora, hemezortzi egun Txopekuan pasau gittuan, "entre la vida y la muerte", hola, eta urte hartan ama hildda neukan eta hiru seme-alaba geukan, eta urtia justo-justo ama hildda, anae bat hil xatan berrogei urtekua derrepente, berrogei urteko anaia derrepente hil xatan.
- Zure gizon horrek ze edade eukan orduan?
- Orduan ba, han egon zan Txopekuan, buruan eukan golpia eta, Santa Agedako medikua...
- Ze edade eukan, zenbat urte?
- Nere gizonak? Ba neu baiño bi urte gaztiaua zan, eta eukan orduan, hogeta hamalau urte edo eukan.
- Gazte ondiok.
- Bai, hogeta hamalau urte.
- Baiña aurrera urten eben.
- Bai, aurrera urten, ta ni begirik batu barik egon nintzan egun horreik danetan, ez dakit zela soportau neben. Begirik batu barik, anaiak etorri ziren ta, Juan eta Jose anaiak be etorten ziren famelixakuak, baiña ikusi barik atzera faten ziren, oso gaixki, eta Santa Agedako medikua bertara ekarri eta hemenguakin gero, bixkarretik atara otsain likidua ta hor ibilli zian, baiña gero bastante aguro gero atzera jarri zan ondo. Bueltan hasi zanian, harek rekuperaziñua beti holaxe itten eben, aguro.
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!