Oñati (Gipuzkoa)

Oñatin gertatutako istripu baten inguruko kontuak

Oñatin gertatutako istripu baten inguruko kontuak Izugarrizko istripua gertatu zen Oñatin, trenak kotxe bat harrapatu zuenean. Orduko hiletetan jende asko bildu zen. Martin Zuluetaren familiakoak ziren istripuan hildakoak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-046-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Izugarrizko istripua gertatu zen Oñatin, trenak kotxe bat harrapatu zuenean. Orduko hiletetan jende asko bildu zen. Martin Zuluetaren familiakoak ziren istripuan hildakoak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Halakorik, Oñatin halako entierrorik sekula ezta egon. Nik tarjetia dakot, Kirriñenian saltzen egon zien ta erosi neben bat, dana dago baltz.
- Baiña ze akzidente egon zan?
- Akzidentia pasonibelian euki euen horreik akzidentia.
- Kotxia harrapo trenak?
- Bai, pasonibelian eztakit kotxia, trena edo zek harrapo eben baiña trena izango zan pasonibelien, zabalik egon, eta horreik fan zien Gabonetako jostailluak erostera Bilbora, umiendako jostailluak erostera, eta bera etorren, txikixena 5 hillabetekua edo, hari[…] etorren, baiña begira ze, ze atsekabia izan zan hori, gogorra izan zan, gogorra.
- Zeintzuk zien, zela zan izena, hor hil zianen izena?
- Martin Zulueta. Hori zan amerikanua, Amerikan egoten zan asko edo holakoren bat zan. Martin Zulueta hori famosua zan.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia