Oñati (Gipuzkoa)

1914an jaioa; gurasoen jatorria

1914an jaioa; gurasoen jatorria <p>1914ko uztailaren 11n jaio zen, Arantzazuko Ama Birjina agertu zen egunean. Beti bizi izan da Latostegi baserrian, baina gerra denboran urtebete egin zuen Madrilen neskame Pidal familiaren etxean. Aita bertakoa zuen, baina berak bi urte zituela hil zen. Ama 19 urterekin ezkondu zen Lastotegira.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-046-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

1914ko uztailaren 11n jaio zen, Arantzazuko Ama Birjina agertu zen egunean. Beti bizi izan da Latostegi baserrian, baina gerra denboran urtebete egin zuen Madrilen neskame Pidal familiaren etxean. Aita bertakoa zuen, baina berak bi urte zituela hil zen. Ama 19 urterekin ezkondu zen Lastotegira.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ze urtetan jaio ziñan?
- Milla... milla bederatzirehun ta hamalauan.
- Eta ze egunetan?
- Garagarrillan hamaikan, Arantzazuko Ama Birjiña agertu zan fetxa berian.
- A bai, e?
- "Once de julio", Corpus Eguna zan, Corpus Eguna, eta gero, ba, horregatik hurrengo egunian bataiatu nindduen.
- Eta hemen bertan jaio ziñan?
- Bertan. Hemendik kanpo urte bete in dot bakarrik. Gerrako denporan hau etxeau bete zan jentiakin eta neuk be aprobetxau neben ba urtebete, kanpuan zer pasaitten zan ikustera. Madrillen egoten zienak eta udan hemen egoten zienak, "Señoritas de Pidal", oso famosua zan ministro baten alabak.
- Señoritas de... ?
- Pidal.
- Pidalez?
- Pidal, Pidal. Euren alabia izan banitza, haik solterak zian, baiño gehixao gura nostein. Zeatik? Ortuan lana itten bakarra izan nitzan, ortua eukein haundixa eta handik berdura ta bihar dan dana ekarten nosten etxera. Sukaldaritzan be in neben, eta sekula kejarik ez neben euki, eta nik uste dot euki, euki in banittuan failluak be, tapau in nostailla gaiñera, iñor ez da perfektua ta.
- Eta gurasuak, bertakuak zian?
- Gurasuak, nik bi urte ez dakotela nere aitta hil zan, nik ha ez neben ezagutu, eta txarrena antzerki bat be ez zala geldittu bereik, horrek emun nostan min, horrek. Horretxek emun nostan min. Beti amari pegauta letxe, ama onduan, saiatu nintzan.
- Eta bertakua zan? Oñatiarra?
- Hemen jaixua bera. Fan zan, hemen Madinabeitia izeneko mediko bat euen, baiña itten eben lana Bilbon, ta fan zan, estomaguatik fan zan hara, baiña honutz datorrela emun otsan, perforau in xakon estomagua, aizu, eta lagun batzuen etxian sartu zan eta hurrengo egunian bertan hil zan. Nik bi urte ez neukala hil zan aitta. Eta gero nere anaiak eta asko lagundu nostain. Hola ifiñi bihar dittozu /bittozu/ eskuak eta hala ifiñi bihar dittozu /bittozu/ ta bestia in bihar dozu /biozu/ eta holaxe zu. Baiña oso argixa izan nintzan gauzak ikasten, zazpi aldiz esan biharrik neri sekula ez dau euki iñork, behin esanda ondo hartzen dittut gauzak.
- Eta ama bertakua zan be bai?
- Ama kanpotik etorri zan, Zulatzatik. Hemeretzi urtekin etorri zan hona nere ama.
- Ze etorri zan, neskame edo?
- Ez, ezkondu in zan hemeretzi urtekin.
- A, hemeretzi urtekin ezkondu zan.
- Bai, garai hartan nik uste dot gazte samar ezkonketan zala jentia.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia