Ordizia (Gipuzkoa)

Ordizian jaioa 1934an

Ordizian jaioa 1934an 1934an jaio zen Ordizian eta kaletarra izan arren baserriko lana ondo ikasi zuen. Umetan Ataunen egoten zen. Ordiziako Urdanetan bizi zen. Ama ataundarra eta aita Zumarragakoa zituen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
1934an jaio zen Ordizian eta kaletarra izan arren baserriko lana ondo ikasi zuen. Umetan Ataunen egoten zen. Ordiziako Urdanetan bizi zen. Ama ataundarra eta aita Zumarragakoa zituen.

Transkripzioa

-Hasteko, izena eta abizena eta nun jaio ziñen esaten badidazu?
-Jaio nitzen maiatzen hogeita baten, eta urtea da mil novecientas treinta y cuatro.
-Izena eta abizena?
-Maria Rosario Mujika Imaz.
-Eta nun jaio ziñen, kale-etxen edo baserrin?
-Ez, kalen, kalen. Kalen jaiogatio baserriko lana danetik ikasi non. Beharra izan gendun da. Ordun billatu behar bagendun jana ba lanea juten giñen, edozein baserritara lanea juten giñen. Ni txikie nitzela Ataunen asko eon nitzen, eoten nitzen asko lehengusu batzukin, eta hemen Ordizin juten nitzen eskolaa, gutxi jun nitzen oso baiño gero oporrak amaten zioskun garaien harutza juten nitzen Atauna, ni pozik Atauna juteko.
-Ordizin ze kaletan?
-Urdanetan.
-Hementxe?
-Ez, hemen ez. Ordun zan hamalau. Oain treinta y siete. Hor beherago dao. Hor beheraxeago dao.
-Gurasok ordiziarrak?
-Ez, ama Ataungoa eta atte Zumarrakoa.
-Eta txiki-txikitatikan Ordizin bizi izan ziñen?
-Bai, bai, Ordizin jaio eta Ordizin danak ein nittun. Ordizin bataiatu, komunioa, konfirmatu, ezkondu eta danak.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia