Oñati (Gipuzkoa)

Karobiaren aurrean zaintzailearentzat txabola

Karobiaren aurrean txabola egiten zen karobia zaindu behar zuenarentzat. Karobia gau eta egun zaindu behar izaten zen eta eguraldi txarra eginez gero txabola babesa izaten zen zaintzailearentzat.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zelakuak izaten zian? Batzuk hola eukitten euen, guria hola, txabolia moduan euken gaiñian, edo teillatua. Batzuk teillatudunak izaten zian eta beste batzuk ez.
- Ez, ez, librian, oin ba, klaro, Erostegi Txikiñian be hantxe dao, oinddiok bere txabola ta guzti dako. Txabolia etzan izaten karobixan gaiñian, e?
- Ez?
- Aurrekaldian. Eurixa edo egualdi txarra eindda be, ba sikutan, norbera…
- A! Norbera sikutan egoteko izaten zan?
- Norbera sikutan egoteko. Eguzkixa baldin baeuen, ba keizpetan. Karobixaren gaiñian ez, e?
- Klaro, nik uste neben karobixaren parian, keiandako eta…
- Ez, ez, ez. Bai, keiandako eta; sua be, karia erreten danian, sua be altu botaten dau. Erre eitten danian, ha faten da behetik gora faten da, berotuaz, berotuaz, berotuaz; karia eiñaz sua gora faten da. Eta han gaiñian ifintten badozu txabolia, ba ha [erreta dao]. Ez, ez, aurrekaldian. Eurixa eitten badau, egualdi txarra eitten baldin badau... Ni akordaitten naiz urte baten guri edurra ein oskun.
- Edurra, e?
- Bai, karobixa erreten gabitzela, edurra, eguraldi txarrak emun et …
- Etzan giro izango kanpuan egoteko!
- Ez baiña, ba, ohol batzukin ahal dan moduan ein aurrekaldeko txabolioi ta…

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia