Oñati (Gipuzkoa)

Alejo 1941. urtean askatu zuten

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-021-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Alejo, epaiketarik gabe, Larrinagatik Donostiara bidali zuten. Legazpiko Paper-lantegiko gerentearen emazteak eta Alejoren koinatak emandako laguntzari esker, 1941eko ekainean askatu zuten Alejo Donostian. Urte bereko otsailean askatu zuten Gregorio Gasteizen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Baiña batailloittan eta gero ez ziñain ibilli zuek?
G-Ez, batailloirik bapez.
-Zu be, ezta?
A-Ni ez. Ni handik Larrinagara pasau nindduen eta Larrinagatik gero papelak kanbixau gura zittuen eta Donostian lanian ebitzen nere zeratik, ez neukan ba zerik, eta denunziak eta forrau in nostain, itxuria danez, aittu? Bixan bittartian! Eta gero akordau! Aittu? Eta ni juiziorik in barik nago!
-Ez zeben juiziorik euki?
A-Ez, zeatik gero han gertu nenguela... bost lagun, hire anaia Joxe! Haretxeri itxi nintxan txokolate eta neukan danak. Bost lagun geontzen eta beste bi sekretarixo, errenterixarrak-edo ziran, anaiak, “Aristarco Hermanos”; eta hareik in euen papel bat, eskrito bat in nostain, kontestaziñua behintzet, juiziua neukala, geratu nintzan... Gero zer pasau da? Ba Legazpin papeleran gu betik ondo, eta papelerako jerentiaren andriak: “baiña Alejo onddiok zerien dago, kartzelan dago onddiok? Zela leitteke hori?”. Nere koiñatiari esan otsain fateko berana. “Zu fan zatez Don Luis Acuestana, neuk abixauko dotsut noiz etorten dan” ; Plaxentziako semia (…) jueza. Abixau xao, “zoaz ointxe Plaxentzira”. Eta fan zan nere koiñatia Plaxentziara. Informiak hartu otsan inguruko denunziakatik. “Ezebez, ezebe ez dako. Bixar bertan atarako dot nik orduan”. Eta ha zan jueza “el número diezekua". Eta “oncekua", ni nenguena, laguna harena, aittu? Halaxe, nik ez nekixen ezebe, ni esperantziakin juiziua itteko eta zerien nenguela...”Alejo Ugarte Moiua, que baje al juzgado”!
-Hori nun zan, Bilbon?
A-Ez, Donostian, Ondarretan. Fan naiz eta sonbrerodun gizona, sonbrerua kendu eta eskua emun nostan. “¿Usted trabajaba en Legazpia, no sé cuántos…?” Etorri, ointxe kartzelatik urtengo dozu; ez nostan ba esan berak? Eta berak sekretarixuaren papela in eben, sekretarixua bera zan moduan, sekretarixuaren papela emun bai eta bueno, atzera eskua emun bai eta nik ezin ba, graziak emuten be, bueno, “leister hots ingo dotsut eta zuk kartzelatik urtengo dozu segittuan”.
-Hori ze urtetan izango zan?
A-“El año cuarenta y unoan", “veintiuno de junio”, juniuan uste dot.
-Oseake gerria akabo eta handik urte pare batera-edo. Hogeta hemeretzixan edo akabo zan gerria. Berrogeta bat.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia