Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Morroiak salatu eta jabea fusilatu

Morroiak salatu eta jabea fusilatu <p>Aita kalera joan zen batean, Espainiako militarrek harrapatu eta behartu zuten eurekin Bedo&ntilde;ara joatera, bidea erakutsiz. Hango baserri batean morroiak ugazaba salatu zuen, etxean arma bat zuelako. Horren ondorioz etxeko jabea fusilatu egin zuten, Jesusaren aitaren erreguei jaramonik egin gabe. Fusilatuak 11 seme-alaba zituen. Oso saminduta geratu zen Jesusaren aita.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-035-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Aita kalera joan zen batean, Espainiako militarrek harrapatu eta behartu zuten eurekin Bedoñara joatera, bidea erakutsiz. Hango baserri batean morroiak ugazaba salatu zuen, etxean arma bat zuelako. Horren ondorioz etxeko jabea fusilatu egin zuten, Jesusaren aitaren erreguei jaramonik egin gabe. Fusilatuak 11 seme-alaba zituen. Oso saminduta geratu zen Jesusaren aita.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta gure aitteri pasau jakon, salbokonduktua be bai, zuri esan dotsu iñok esan salbokonduktua biher zala ibiltteko?
- Trenien ibiltteko.
- Bai. Kalera bajetako.
- Hori esan nostan Mondraueko batek. (…)
- Eta gure aittek, askotan esaten du guk hau. Gure aittek euken, etorri zan kalera eta hor harrapau euen kapitanak-edo, eta gure auen Bedoña aldera lagunketie, Bedoñako auzora. Bedoñako auzua ikusten da, hemendik ikusten da. Bedoñako auzora. Eta aittek hartu auen kapitanori ba hara erueteko, eta eruen auen eta han enkontrau ziren etxurie baserri baten, ez dakit, hamaika seme-alaba-edo beuken. Gero horreik hortik kalera etorri ziren hona Mondrauera bizitten, bajau ziren uste dot. Eta hango gizonak eta kriau bat euken etxien, eta aitteri esan otsen ba laguntzeko, horra laguntzeko ta hori. Eta kriau horrek denunziau in auen armia eukela etxien, arma bat eukela etxien. Eskopetia izango zan segurutik, eskopetia izango zala, ez dakit ba zeatik kriau horrek, ez zan ondo egongo jabiorreaz ez dakit zer, holako zerbait. Eta gizonori afusillau in auen.
- Bertan?
- Bai, hor zerien, Bedoñan, hor fusillauta. Eta gure aittek esate osten ba izteko hari gizonari, hainbeste umekin ta hola, ta ba aitte lagunketan hartu auen, bidien-ta, fan in biher lagunketan gure aitte. Eta fanda ba aitte erreguke ta izteko gizonari eta ez egitteko holakorik, eta hori ez bauen ixilik egoten ez dakit zela esan otsiela be, bera hilgo auela ta gure aitte ixildu in biher, eta gizona afusillau in auen holaxe.
- Eta zeintzuk ziren horreik, gorrixak edo Franconak?
- Franconak, kapitana, kapitana zan aitteri laguntzeko bidien hartu auen, eta hara dirijiutia gura auen, Bedoñara. Eta Bedoñan pasau zan hori kasuori, eta ez dakit zenbat ziren horreik anai-arrebak, seme-alabak, hamaika edo ez dakit zenbat. Aitte hori afusilau. Holaxe afusillau otsien aitta.
- Kriauak denunziauta.
- Kriauak, arma bat eukelako hantxe. Ez dakit zer gehixau izango zan, baiña armiori behintzat, deklarau edo in auen zeozer, eskopetan bat edo zan itxuria ta, ez auen asko biherko ha hiltteko, ez auen asko biherko. Ez auen ezer biher.
- Askotan geizki berba ittiatik be bai.
- Bai, bai. Behintzet holaxe gure aitta izugarrizko peniaz orduan, akordetan naz. Bai, hori sarrittan kontetan dogu, zela hil auen ha gizona, hori ez da ahazketan. Nik ez nauen ezaguketan baiña bere seme-alaba batzuk ezagutu dittut nik, horren gizon horren seme-alaba batzuk. Ba holaxe, gerra denporan holako gauzak.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia