Sardineroko hondartzan atxilotu zituzten
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-021-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Oñatiko Ahozko Ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Jerardo Elortza
- Data: 1997(e)ko abenduaren 10a
- Iraupena: 0:02:40
- Erref: ONA-021/007
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Emalea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka
Transkripzioa
-Lemonako burrukarik zuek ez euen ezagutu, ezta?
G,A-Baitta.
A-Erletxe aldian han egon giñan. Handitxek fan nintzan ni zintturoia ikustera bialdu nindduaiñian, zela euen ikustera, jefiak.
-Gero Laredoko gorabeherak egon ziranian, plaiakuak eta, zuek...
A-Gu fan giñan gero “hasta Puente Viesgo”, hor gero atakerik ez geben izan Puente Viesgoko frentian behintzat eta hara aillegau ziranian, handik erretiradia emun oskuein Santanderrera, barkuak han egozela eta Santanderrera; Santanderrera fan giñan eta barkuak falta, jentia larri, pistola ametrailladoriak eta hareik artian gorde, hiru kargadorekin, eta plaian egon bihar.
-Nungo plaian?
A-Sardineron.
-Kapitalian bertan?
A-Bai, aurrekaldian, handikaldeko muturreraiño fanda ixa eta fusillak bota in zittuein jentiak uretara. Eta agertu ziran bizardun batzuk bertan lehen egozenak eta alto! Eta besuak jasota geldik egon bihar, beste erremedixorik ez.
-Nora eruan zindduein?
A-Plaza de torosera.
-Han bertan? Santanderreko plaza de torosera.
G-Gu kanpofubolian egon gintzuan.
A-Lehelengo kanpofubolian.
G- Beste batzuk Plaza de torosien eta halaxe.
-Han zenbat egun?
G,A-Egun pare bat, hiru bat-edo.
(F)-Jan ta edan ondo egindda.
A-Goziak, automobilla etorri zuan eta, ene! Danak harrapaittera eta gero berriz fubol kanpuan esan oskuein han espixak egozela gero han eta kontuakin berba itteko, e?
G-Gabian zaldixak edo bota (zi)txuein han eta illun! Zaldixak trikiti-trakata, “aiba dios, hementxe garbittuko gaittuk!”
A-Gero Plaza de torosera fan giñan eta han emun oskuein sardiña latia eta ogixa eta nik zera neukan, behian lotuta panazko frakak, eta nik ra! sartu, honekin bakarrik ez xakuat nik ezer eta... harrapo banindduzuein!... Eta atzera kolara. Eta beste bat.
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!