Bilbotik Puente Viesgora
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-021-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Oñatiko Ahozko Ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Jerardo Elortza
- Data: 1997(e)ko abenduaren 10a
- Iraupena: 0:02:31
- Erref: ONA-021/005
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Emalea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka
Transkripzioa
-Hori Akostan?
G-Akostan.
A-Elosun zala uste nuan nik, Akostan, Nafarrete aurrekaldian euen zera zuan hori, e?
-Bai.
A-Akosta barranku bat, Nafarrete bittartien.
-Bai, hor dauz Akosta, Zestafe, bi-hiru herritxo dauz eta gero Nafarrete.
G-Eta orduan azanillerua ezin zuan pasau, zeatik deskuidista haundixa xauan eta. Gu hasi giñan esaten: ez da inporta, allakuidaus, txarrixa ugari giñaukan ba, txarrixak, etxe danetan txarri pillia, gu fuego txarrixa jaten.
A-Akordaitten naiz bi gailleguak nola pasau xakun guri han zerian, bi gallego esanaz gorrixak zelako tiradore onak egozen, ametralladoran jarten zan dana botaten euela, bai. Ez dakik? Hantxe zuan ba, Akosta, Loixu edo zerian, Nafarrete frentian, Barrankoia bixen bittartien.
-Eta gero, Bizkargi ondoren, Bilbo jausi zanian, zueri nun tokau xatzuen?
A-Gu Bilbon jausi giñanian, gu atzera zertu giñan, atzera handik korriu giñan Santander aldera.
-Kostatik ala barrutik? Enkartaziñuetatik?
A-Barruragotik.
- Enkartaziñuetatik?
A-Barruragotik, karreteratatik eta mendi bittartetatik eta. Gero Puente Viesgon egon giñan frentian. Hurrengo frentia Puente Viesgon tokau xakun. Aberasturi hantxe heriu zuan.
-"Puente Viesgo" hori da Santander?
A-Santanderrera bidian, handik gero erretirau giñan. Onddiok neure onduan Bergarako... izena eta dana nekixen nik eta gibelak eta bistan dirala, morterazua etorri xakon aldamenian bai, eta han etxe baten onduan, han geratu zuan. Eta Aberasturi berriz ba, bera geratuko zala eta bera geratu zan, eta gu berriz handik Santander aldera.
-Hori zein zan, Juaniton anaia?
G-Juanito bera!
A-Ez, Aberasturi zan zera, Jexus.
-Jexus, Xespal!
A-Ha han geratu zuan.
G-Juanito be nunbaitten geratu zuan ba.
A-Ez jakiat.
-Eta Jexus zer zan, zuen batailloikua?
A-Bai.
-Eta Juanito Treinta?
A-Baitta.
G-Horreik hiru anaiak.
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!