Eskoriatza (Gipuzkoa)

Etxea kanoiekin erasotua

Etxea kanoiekin erasotua Kanoiekin etxea erasotu zietenekoa kontatzen du; hala ere, ez zuten asmatu.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Kanoiekin etxea erasotu zietenekoa kontatzen du; hala ere, ez zuten asmatu.

Transkripzioa

Gero bai, gero herriko hortxe emakume batzukatik zera itxi gindduen, kañoiekin atakau barik itxi oskuen etxia. Amak, harek be ez euen ikusten koittauak peligroik eta. Aittak esaten ei utsen: "Ez zaittez fan, ez zaittez fan". Eta harek, miliziano aldekuok etorri jakun esnetan da; orduen esnealdiko gengozen, esnie ondo geuken orduen, eta eurei armozetako baldekara bat esne emun gutsien. Eta esan gutsen: "hortxe eruen geike kalera hor batzuei esnia?". "Bai, gu hemen armozetan gazen artien bai; gero tiroka ta hasiko die baiña bai". Holaxe fan zan, eta etxera ixa aillegauan atakau utsien gogor hemen aldetik. Orduen piñuik etzeon bat be hemen. Eta atakau utsien da kurrixka baten sartu zan etxien baiña ez auen azertau, ez auen azertau.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia