Eskoriatza (Gipuzkoa)

Soldaduen istorioak

Soldaduen istorioak Behin, etxe barruan zeudela, tiroak entzun zituzten oso hurbil; izan ere, militarrek uste zuten etxetik egiten zietela tiro beraiei. Arratsalde batean, Apotzagatik bi lagun jaitsi ziren arineketan; soldaduek hori ikusi zuten, eta hogei bat soldadu joan ziren Agustinen familiaren etxera, bi gorri etxean ezkutuan zituztela-eta. Menditik jaitsi ziren bi lagun haiek atxilotuta eraman zituzten. Ordurako, Eskoriatza eta Apotzaga hartuta zeuden.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-051-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Behin, etxe barruan zeudela, tiroak entzun zituzten oso hurbil; izan ere, militarrek uste zuten etxetik egiten zietela tiro beraiei. Arratsalde batean, Apotzagatik bi lagun jaitsi ziren arineketan; soldaduek hori ikusi zuten, eta hogei bat soldadu joan ziren Agustinen familiaren etxera, bi gorri etxean ezkutuan zituztela-eta. Menditik jaitsi ziren bi lagun haiek atxilotuta eraman zituzten. Ordurako, Eskoriatza eta Apotzaga hartuta zeuden.

Transkripzioa

-Gero beste kasu bat pasau jakun, gu ba etxien danok billurrez han, etxe barruan danok han, da aitta-amokin hiru mutiko, lau mutiko egongo gitzen han barruen da. Gero itxuria eurek, geuk be handik entzuten geuen pa-pa-pa! eta pa-pa-pa!, tiro eta zaratok eta. Hori nun ete dok?, bertantxe etxe onduan auen moduan tiraketan utsien, da eurak militarrak pentsetan euen geuretik tiraketan utsiela. Da hor emakume batzuk, estankue, esnie eruen geuntsenoi, esan utsen, hara erretirau zien hemen zien jefetxuok eta esan utsen goxien han egon dala hango zera eta han eztauela iño be ta; bestela kaiñonazoka etxiorri ekitteko preparauta erezen. Eta ez oskuen tiratu. Eta gero holan da halan, ba atsalde erdi baten edo, hor Apotzatik jatxi zien bi lagun añiketa baten gurera, eta hemen aldetik ikusi ein zittuen zelan bajatu zien, da hogein bat soldau etxien buelta guztien zera ein zan, eta gu han ittueko zulo baten billurrez ikara, eta urten nauen eta txakurtxo bat gauken da, txakurtxue txa-txau-txau, txa-txau-txau, ta. Urten nauen bentanara zulo batera ta soldauek holaxen erezen. Aittai esan nutsen: "Hemen soldauek dauku, e, eskopetekin, fusillekin begira ta". Aittorrek urten euen atia zabaldu ta urte utsien da. "¡Aquí hay dos rojos!" "No, son de aquí esos" esan utsen. "Abre, pues!", da urten utsien da bueno. Gero eurek kalera ekarri zittuen.
-Detenidu ein zittuen?
-Bai, eurek bixek hartu ta kalera, aber kalien iñok ezauketan dauen. Ordurako kalioi hemen Eskoitza hartuta euen eta Apotza bera be bai tta. Eta orduen eiñ euen zeroi, orduko denporioi.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia